Jarduerak > Jarduera propioak > Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren lagun diren udal eta erakundeen zerrenda


Saharar Errepublika Arabe Demokratikoarekin lankidetza egiteko gomendioak

 

  1. Saharar herria materialen bidez eta diruz laguntzea, errefuxiatuen kanpamenduetako biziraupena errazteko eta autodeterminazio eskubidearen egikaritzan laguntzeko.
  2. Udala ez badago oraindik anaituta, errefuxiatuen kanpamenduetako daira batekin senidetzea, autodeterminazio eskubidea aitorituz eta elkartasunaren sinbolo bihurtuz.
  3. Senidetzea bizitzea kanpamenduetako diren biztanleekin eta agintariekin hartu-emanak izateko aukera gisa.
  4. Mantendu nahi den hitzarmen berezi bat ez dagoen kasuetan, gainerako Udal eta erakundeekin koordinatzea ekimenak. Proiektu txiki “propioak” eta senidetutako “norbere” dairan egindakoak baztertu.




  5. Lankidetza proiektuak laguntzeko Deialdietatik kanpo uztea Saharari emandako laguntza.
  6. Euskal Fondoak eta SEADen Lagunen Elkarteek elkarrekin kudeatutako “Euskal Udalak” proiektura batu Euskal Fondoako kide moduan edo hitzarmen bidez.
  7. Bake Plana babesteko eta bultzatzeko kanpainetan parte artesa, lanak gainerako erakunde eta udalekin koordinatuz.
  8. Herritarrei jakinarazi eta aditzera eman Saharar Herriaren egoera eta Bake Prozesuaren bilkaera.
  9. Marokok okupatutako lurraldeetan giza eskubideak bermatzen direla zaindu.
  10. Herritarrei jakinarazi, Udalaren parte artesa, saharar herriarekin burutzen ari diren lankidetza eta elkartasun ekimenak.

Pribazitate politika
Erabilpen baldintzak

Aieteko jauregi Aiete Pasalekua, 65 20018 Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 428 508 Fax: 943 429 385