Argazkia: Te ontzia (Josu Oskoz)
Pasa den azaroaren 30ean, NBE-ak Marokko eta POLISARIO Fronteak Ekialdeko Saharari buruzko hirugarren negoziaketa txanda bat ospatzea adostu zutela jakin arazi zuen. Topaketa hauek New Yorken kanpoaldean dagoen Manhasset herrian ospatuko dira datorren urtarrilaren 7, 8 eta 9an.
Bileraren buru Peter Van Walsum, NBEren ordezkari berezia, izango da berriz ere eta Mauritania eta Aljeriak parte hartuko dute auzoko herrialde gisa.
Marokko eta POLISARIO Frontearen arteko azken bi topaketak ere Manhasset-ten ospatu ziren pasa den ekaina eta abuztuan, emaitza esanguratsurik lortu gabe.