Clara Murguialday, UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoko Arduradun Teknikoa [2007-11-14]
Garapenerako Lankidetza Proiektuetan Praktikak egiteko Programak, EHUko Gobernu Kontseiluak 2003ko maiatzaren 13an onartutakoa denak, honoko aukera hau eskaintzen die ikasleei derrigorrezko praktikak egiteko: lankidetzan diharduten entitateek garapen bidean diren herrialdeetan egiten dituzten proiektuetan egin ahal izatea praktika horiek, esperientzia hori beren prestakuntza akademiko-praktikoaren zatitzat hartuz.
Programa hori abian jartzeak profesionalak prestatzeko Unibertsitateak duen misioari erantzuten dio, hau da, munduan dauden desberdintasunen jakitun diren eta gizarteen aurrerapenari eragiten dioten arazoei buruzko eztabaidetan parte hartzeko gaitasuna duten profesionalak prestatzeko duen misioari.
Mota horretako praktiken eskaintza instituzionalizatuz, eta horien iraunkortasuna eta hezkuntza-eragina bermatuz, prestakuntza-osagai handia aitortzen die EHUk garapenerako proiektuetan egindako praktikei. Era berean, Unibertsitatearen eta garapenerako lankidetza-entitateen arteko elkarlana ere sustatzen du, batetik, ikasleek praktikak arrakastaz gauza ditzaten ziurtatzeko, eta bestetik, sentikortzeko jarduerek unibertsitateko komunitatean eragina izan dezaten segurtatzeko.
Praktiken Programak dituen berezko profilak
-
Ikasleek beren jakintza akademikoa eta profesionala praktiketako garapen-proiektuaren zerbitzura jartzeko aukera eskaintzen du, GGKEarekin hura indartzen lagunduko duen Praktika-plana aurrez adostuz.
-
Dagokien herrialdera bidaiatu aurretik, ikasleek 3 hilabetez lagundu behar dute gutxienez GGKEan, gero praktikak egingo dituzten proiektuan. Denboraldi horretan, GGKEaren helburuekin bat egin ahal izango dute eta baita hark bere boluntario eta borondatezko lankideei eskaintzen dien prestakuntza jaso ere.
-
Programa honetan parte hartu nahi duten ikasleek garapenari eta lankidetzari buruzko 30 orduko ikastaro bat egin behar dute gutxienik, aurreko ikasturtean. Ikastaro hori Lankidetza Bulegoak urtero Kanpus bakoitzean antolatzen dituen ikastaroen artetik aukeratu behar dute, eta titulazio akademiko bakoitzaren berezko gaiekin zerikusia izan behar du (osasuna eta garapenarekin, osasun-zientzien fakultateetan; giza garapenerako teknologiekin, Ingeniaritza Eskoletan; herritarren heziketa / garapenerako heziketa / kultura-artekotasunerako heziketarekin, Irakasle Eskoletan; eta abar).
Programa hau 2003-2004 ikasturtean jarri zen abian Irakasle Ikasketetako, Gizarte Laneko, Psikologiako eta Hezkuntza Zientzietako ikasleentzat. Azken bi ikasturteetan ordea, osasun-arloko ikasketetara (Odontologia, Medikuntza, Erizaintza), Ingeniaritzetara (Ikasketa Amaierako Proiektuak) eta Zientzietakoetara zabaldu da.
Dirauen 5 urteetan, 9 Unibertsitatetako 281 ikasle mugiarazi dituzte. Ikasle horiek Latinoamerikako, Afrikako eta Asiako 14 herrialdetara joan dira, beren praktikak 22 GGKEk finantzatutako hainbat proiekturekin lotuta egitera.
1. taula: Programako parte-hartzaileen bilakaera
| |
2003/04
|
2004/05
|
2005/06
|
2006/07
|
Guztira
|
%
|
Ikasleak Emakumeak Gizonezkoak
|
52 43 9
|
53 41 12
|
59 51 8
|
117 101 16
|
281 236 45
|
100 84 16
|
2. taula: Parte-hartzaileen profil akademikoa
|
|
2003/04
|
2004/05
|
2005/06
|
2006/07
|
Guztira
|
%
|
Irakasle-ikasketak
|
20
|
17
|
23
|
43
|
103
|
36,7
|
Gizarte Lana
|
3
|
5
|
4
|
7
|
19
|
6,8
|
Gizarte Hezkuntza
|
2
|
8
|
5
|
19
|
34
|
12,1
|
Pedagogia
|
1
|
1
|
|
7
|
9
|
3,2
|
Psikologia
|
3
|
6
|
12
|
12
|
33
|
11,7
|
Odontologia
|
23
|
16
|
13
|
18
|
70
|
24,9
|
Erizaintza
|
|
|
2
|
2
|
4
|
1,4
|
Ingeniaritza
|
|
|
|
9
|
9
|
3,2
|
Guztira
|
52
|
53
|
59
|
117
|
281
|
100,0
|
Irakasle-ikasketetako eta Odontologiako ikasleen parte-hartze handia nabarmentzen da: programan parte hartzen duten ikasleen 2/3 ikasketa horiek ikasten ari da. Psikologiako eta Gizarte Heziketako ikasleen kopurua ere esanguratsua da.
3. taula: Ikasleak zein herrialdetara joan diren praktikak egitera
|
|
2003/04
|
2004/05
|
2005/06
|
2006/07
|
Guztira
|
%
|
Ekuador
|
10
|
|
15
|
11
|
36
|
12,8
|
Guatemala
|
6
|
13
|
3
|
13
|
35
|
12,5
|
Nikaragua
|
5
|
9
|
9
|
46
|
69
|
24,6
|
Honduras
|
24
|
16
|
13
|
18
|
71
|
25,3
|
Kamerun
|
2
|
|
|
|
2
|
0,7
|
Ekuatore Ginea
|
|
1
|
2
|
2
|
5
|
1,8
|
Senegal
|
|
|
2
|
|
2
|
0,7
|
El Salvador
|
|
4
|
2
|
|
6
|
2,1
|
Peru
|
5
|
3
|
2
|
7
|
17
|
6,0
|
Dominikar Errep.
|
|
3
|
4
|
5
|
12
|
4,3
|
Argentina
|
|
2
|
5
|
7
|
14
|
5,0
|
Bolivia
|
|
|
2
|
6
|
8
|
2,8
|
Venezuela
|
|
1
|
|
2
|
3
|
1,1
|
India
|
|
1
|
|
|
1
|
0,4
|
Guztira
|
52
|
53
|
59
|
117
|
281
|
100,0
|
Praktiken Programak herrialde latinoamerikarretan gauzatzen dira nagusiki; askoz ere gutxiago dira Asiako eta Afrikako herrialdeetan gauzatzen direnak. Honduras eta Nikaragua dira ikasle gehien jaso dituzten herrialdeak, eta Ekuador eta Guatemala dira hurrengoak. Lau herrialde horien artean praktiketako ikasleen %75 jaso dituzte.
4. taula: Programan parte hartzen duten erakundeak
| |
2003/04
|
2004/05
|
2005/06
|
2006/07
|
GGKE kopurua
|
10
|
12
|
14
|
18
|
5. taula: Praktiketako ikasleak mugiarazten dituzten GGKEak
|
|
2003/04
|
2004/05
|
2005/06
|
2006/07
|
Guztira
|
%
|
1. O.P.- Euskal Herria
|
23
|
16
|
13
|
18
|
70
|
24,9
|
2. Leonekin
|
2
|
1
|
2
|
41
|
46
|
16,3
|
3. Haurralde Fundazioa
|
6
|
8
|
9
|
11
|
34
|
12,1
|
4. Eki-Haizea
|
8
|
|
11
|
6
|
25
|
8,9
|
5. Juliaca Elkartasuna
|
6
|
12
|
3
|
|
21
|
7,5
|
6. FISC
|
1
|
1
|
5
|
6
|
13
|
4,6
|
7. Nazioarteko Elkartasuna
|
2
|
7
|
3
|
|
12
|
4,3
|
8. InteRed
|
1
|
1
|
2
|
7
|
11
|
3,9
|
9. Denok Osasuna (DOA)
|
|
|
|
7
|
7
|
2,5
|
10. Mugarik Gabe
|
|
2
|
2
|
2
|
6
|
2,1
|
11. Kaleko Eskola
|
|
|
|
6
|
6
|
2,1
|
12. A. A. Manuel Iradier
|
|
1
|
2
|
2
|
5
|
1,8
|
13. Hirug. Mundua ta Bakea
|
1
|
2
|
|
1
|
4
|
1,4
|
14. LERA
|
|
|
2
|
2
|
4
|
1,4
|
15. Medicus Mundi
|
|
|
2
|
2
|
4
|
1,4
|
16. Askapena
|
|
1
|
|
2
|
3
|
1,1
|
17. SED
|
2
|
|
|
|
2
|
0,7
|
18. Herm. Leon-Zaragoza
|
|
1
|
1
|
|
2
|
0,7
|
19. Emaus Gizarte Fundazioa
|
|
|
|
2
|
2
|
0,7
|
20. PUSE
|
|
|
2
|
|
2
|
0,7
|
21. ADSIS Giz. Ekim. Zerb, Elk.
|
|
|
|
1
|
1
|
0,4
|
22. Alboan
|
|
|
|
1
|
1
|
0,4
|
Guztira
|
52
|
53
|
59
|
117
|
281
|
100,0
|
Ikasleen erdiak baino gehiagok (%53,3k) 3 GGKE hauetako batekin egin ditu praktikak: O. P. – Euskal Herria, Leonekin edota Haurralde Fundazioa-rekin. O. P. – Euskal Herriari dagokionez, Unibertsitateak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du berarekin, Odontologiako ikasleek GGKE horrek Hondurasen duen proiektuan lagun dezaten, Santa Barbarako gizataldeen osasun-sustatzaileak indartzea helburu duen proiektuan, hain zuzen ere. Leonekin erakundearen kasuan berriz, Unibertsitateak eta biek beste hitzarmen bat sinatu dute, Irakasle-ikasketetako eta Hezkuntza Zientzietako ikasleak bidaliz gobernuz kanpoko erakundeak gaur egun Nikaraguan abian duen Alfabetizazio-kanpainan laguntzeko.
Emaitzarik aipagarrienak
Ikasleak pobreziarekiko eta Iparraren eta Hegoaren arteko ezberdintasunekiko sentikor bihurtzeko helburua nasai lortzen da programa honen bidez. Ikasle guztiak egin beharreko praktika-txostenek eta haien testigantzek horren lekukotza ematen dute. Ikasleek beste kultura batzuk ezagutu eta haietatik ikasteko aukera izatea balioesten dute, batez ere, eta baita oinarrizko baliabideak falta diren testuinguruetan moldatu beharraren erronka ere.
Ikasleen zati handi batek praktikak egin dituzten komunitateekin egindako harremanei eusteko gogo bizia erakusten du, Euskal Herrira itzulitakoan. Horren ondorioz, batzuek GGKEari laguntzen jarraitzen dute, eta beste batzuek berriz, elkartasun- eta lankidetza-gune berriak sortzen dituzte.
Horren adibide adierazgarria da Gasteizko Irakasle Eskolako ikasleen kasua. 7 urtez joan dira Ekuadorrera, praktikak Kultura Arteko Heziketa Elebidunari atxikitako eskola indigenetan egitera. Ikasle horietako askok eskola haiei laguntzen jarraitu du ikasketak amaitu ondoren, hainbat jardueratan lagundu ere:
· 2003an AUSI izeneko elkartea sortu zuten (Asociación Universitaria de Solidaridad Internacional edo Nazioarteko Elkartasuneko Unibertsitate Elkartea). Ekuadorren bizitako esperientzia hurrengo ikasle-promozioei transmititzea eta praktika-mota hori egin dezaten motibatzea da elkarte horren jarduera nagusia.
· AUSIk ekipamendu informatiko eta hezkuntza-material ugari (20 tonako edukiontzi bat) bildu zuen gizarte-etxeetan, liburutegietan eta Arabako Foru Aldundian, 2006 urtean zehar, Ekuadorreko Amazoniako eskola indigenetara bidaltzeko. Edukiontzia 2007ko martxo amaieran bidali zen.
· Ikasle batek bildutako argazki-materialarekin, Amazoniako indigenen komunitateetako lekukotza grafikoak eta Ekuadorrera joandako Irakasle Eskolako 6 ikasle-promozioenak biltzen dituen argazki-erakusketa prestatu zuten. “Ekuador: elkartasunezko begiratua” izeneko erakusketa 2006ko urriaren 24tik azaroaren 3ra bitartean egon zen ikusgai, Arabako Unibertsitate Kanpusean.
· AUSI elkartea GGKE gisara eratu da duela gutxi, Ekilore Munduan izena hartuz. Helburu hauek ditu: herri indigenekiko hezkuntza arloko lankidetza sustatzea, Kultura-arteko Irakaskuntza Elebiduna sustatuz; euskal gizartea herri indigenen eskubideen gainean sentikortzea; eta Euskal Herrian kultura-arteko heziketari buruz beharrezkoa dugun gizarte-eztabaidari laguntzea.
Praktiketako ikasleak EHUren “enbaxadore” antzeko batzuk dira helmugako herrialdeetan. Izan ere, Unibertsitatearen eta hartzen dituzten hezkuntza-entitateen artean harremanak finkatzen baitituzte, horrela jakintza eta lankidetzako prozesu zabalagoak abian jarriz.
Eredugarria da, berriz ere, Gasteizko Irakasle Eskolako ikasleen kasua. Izan ere, beren esperientziaren bidez, EHUk gaur egun Kultura-arteko Irakaskuntza Elebidunarekin Unibertsitate Lankidetzan Aritzeko Programa bat eskaini ahal izateko oinarriak jarri baitituzte. Programa horrek hainbat lan-ildo garatuko ditu, irakaskuntza- eta ikerketa-eremuetan eta Pastaza probintziako Kultura-arteko Irakaskuntza Elebidunerako erakundeei aholkularitza tekniko-pedagogikoa eskaintzen.
Beste hainbeste esan daiteke, Irakasle Eskolako eta Hezkuntza Zientzietako 40 ikasle praktikak egitera Nikaraguara bidali izanaz ere. Bertan egiten ari diren Alfabetizazio Kanpainarekin lankidetzan gauzatu dituzte praktika horiek. Ikasleek egindako bidaia horren ondoren, Espainiako Estatuko 14 unibertsitatek eta Nikaraguako beste 4 unibertsitatek osatutako “Yo, sí puedo” izeneko Unibertsitate Sareko partaide egin baita EHU. Horrez gain, bere lankidetza-eremua hedatzeko asmoa ere badauka Unibertsitateak, Nikaraguako alfabetizazioari eta alfabetizazio-ondorenari ekinez, eta irakasleak ere Nikaraguako irakasleei aholkularitza tekniko-pedagogikoa eskaintzeko jardueretan tartean sartuz.