Jardueren azterketa biltzen du oro har jardueren memoria honek; Euskal Fondoak garapenerako nazioarteko lankidetzaren, gizarte-sentsibilizazioaren eta erakunde-ordezkaritzaren arloetan 2008-2011 artean garatu dituenak. Gaur egun aurrekontu publikoen kudeaketak zailtasun handiak izanik ere, emaitza aski onak lortu ditugu.
Ekonomia-krisia erronka handia erakunde-ardura duten pertsonen konpromisorako eta borondaterako, justizia sozialerako eta elkartasunerako. Alde horretatik, Euskal Fondoaren eremuan tokiko euskal erakundeek egiten dugun ahalegina nabarmenduko nuke.
Erakunde berriek bat egitea eta tokiko erakundeen sarean parte-hartze aktiboa izatea da gure erakunde-sendotasunaren oinarri nagusia, eta nazioarteko lankidetzari zuzenean eragiten dion krisi global honi eman diezaiokegun erantzunik onena.
Zein lekutan esku hartu aukeratzeko garaian dugun sakontasuna eta jarraitasuna, kalitatezko lankidetza-teknikorako bideak ezartzearen aldeko apustua, bazkide eta lankide diren erakundeekikogardentasuna, haien gobernu-organoen izaera askotarikoa eta parte-hartzailea... elementu horiek guztiak direla-eta, eredu berezia bihurtu gara nazioarteko lankidezaren esparruan; eta dudarik gabe, ezinbesteko erreferentziazko koordinazio-ahaleginarena ere bai, euskal lankidetza deszentralizatuaren esparruan.
Azken sei urteotan Euskal Fondoako gobernu lanak hartut nire gain, azken lauretan lehendakari izanda. Aldi horretan gure lankidetzak hainbat herriren garapenean aurrerapen garrantzitsuei bide eman dietela ikusteko eta dudarik gabe baieztatzeko aukera izan dut lekuan bertan. Zuzenean edo beraien erakunde-buruen eta -ordezkarien bidez, euskal herritarrekiko egiazko eta bihotzetiko esker ona jaso dut. Hainbat emozio, ahalgein. amets... partekatu ahal izan ditut, eta hori dela -eta, ordezkaritza-lana nire gain hartzea, ardura izugarria izateaz gainera, pribilegio handia ere izan da niretzat, partekatu nahi dudan eta harro sentiarazten nauen pribilegioa.
Ziur nago Euskal Fondoak nazioarteko garapen- eta elkartsun-lankidetzaren arloan erreferentziazko eragilea izaten jarraituko duela, familia handi hau osatzen dugun guztion parte hartze sutsuarekin.
Urte hauetan nirekin jardun duten pertsona guztiei bihotzez aintzatespena eta esker ona adieraziz agurtzen naiz. NIre bizitzako urtetik pozgarrienak izan dira. Ez zaituztet inoiz ahaztuko.
Alberto Ruiz de Azua, Arrigorriagako Alkatea eta Euskal Fondoako Lehendakaria
Fitxategia jeitsi (pdf) 859.22 Kb.