Gaurkotasun EAThink

Badugu EAThink kantu lehiaketako irabazlea!

07 Mar 2019

Abadiñoko Zelaieta Ikastetxeko LH5-6ko ikasleek eraman dute lehen saria. Epaimahaiak aipamen berezia egin dio Bergarako Mariaren Lagundiako LH5eko ikasleen kantuari

Euskal Fondoak eta EAThink proiektuak sustatutako ‘EAThink - Elikadura jasangarriaren aldeko ahotsak’ kantu lehiaketaren irabazlea zein den ezagutu dugu!

Lehiaketaren helburua elika­durari lotuta kontsumo arduratsuaren garrantziaz kontzientziatzeko kantu baten bideoa, letra eta melodia sortzea zen eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zentro ezberdinetako 400 ikasle inguruk 31 bideo bidali dizkigute.

Epaimahaiaren erabakiaren ostean Abadiñoko Zelaieta Ikastetxeko 5-6LH C gelako ikasleek eraman dute saria ‘Ekologikoak gu!’ bideoari esker. Epaimahaiaren iritziz, kantua lehiaketako helburuekin bat egiten du eta duen lelo itsaskorrak mezuari eraginkortasuna ematen dio. Alderdi teknikoa ere nabarmendu dute. Baserri-eskola batera joateko bidaia eta egonaldia gizatu ahalko dute irabazle bezala.

Ildo berean, aipamen berezia egin dio epaimahaiak Bergarako Mariaren Lagundia Ikastolako LH5eko ikasleek egindako "Zaporeen bila" lanari (bigarren postua). Talde-lana, kreatibitatea eta edukiak nabarmendu dituzte kasu honetan. EAThink proiektuak eskola-baratzean agroekologia sustatzeko materialez hornituko ditu.

Lehiaketa bizia izan da baita hirugarren eta laugarren postuetan. Nahiz eta ez duten saririk jasoko, epaimahaiak goraipatu izan nahi ditu  Altzoko Imaz Bertsolaria Herri Eskolako ikasleek egindako "Baratzeko Onions-ak" bideoa (hirugarren postua) eta Berrizko Learreta-Markina Eskolako ikasleen "Gure apustua" bideoa (laugarren postua).

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako taldeak aurkeztu dira lehiaketara Euskal Herriko bazter guztietatik euskarazko lan originalak sortuz, eta epaimahaikideek -Juanma Balerdi (Euskal Fondoako zuzendaria), Elena Sanz (Donostiako Udaleko Garapenerako Lankidetza Saila) eta Itziar Iturri (Euskal Fondoako komunikazio arduraduna)- ikasle eta ikastetxe guztien inplikazioa, lanen maila eta sormenaren gaitasuna azpimarratu nahi izan dituzte.

Share  Partekatu