Gaurkotasun EAThink

Eskola-baratzeen inguruko online ikastaroa Jakoba Errekondorekin. Izen ematea irekita.

04 Uzt 2018

2018-2019 ikasturtean zehar Jakoba Errekondorekin zuen eskola-baratzea landu, zaindu eta goxatzeko online ikastaroa eskeiniko dugu.

Eskola-baratzeak errekurtso didaktiko paregabeak dira ikastetxeentzat eta elikadura burujabetza lantzeko erreminta aproposak baita baina, kasu askotan, baratzea nola landu ez dugu asmatzen. EHU Uda ikastaroen bidez, EAThink proiektuak eta Jakoba Errekondok (Bizi Baratzea) "Eskola-baratzeak eta horien erabilpen didaktikoa" online ikastaroa prestatu dugu. 2018ko irailaren 17tik 2019ko apirilaren 26ra bitartean burutuko da 60orduko ikastaro hau (astean 2 orduko dedikazioa).

Ikastaro honetan zehar, Jakoba Errekondo eta Bizi Baratzearekin eskola-baratzeen inguruan egin den lana partekatuko dugu eta zuen eskola-baratzea aurrera eramateko aholkularitza eta jarraipen pertsonalizatua egingo du. Horretaz gain, ikastaroko beste ikasleekin esperientziak elkar trukatzeko aukera izango da.

Ikastaroaren inguruko informazio diptikoa: (.pdf | 530 Kb)

Ikastaroan izen-emateko: https://www.uik.eus/eu/eskola-baratzeak-eta-horien-erabilpen-didaktikoa

Ezagutu ezazu 2018-2019 ikasturterako eskola-baratze agenda: (.pdf | 8.250 Kb)

Edozein zalantza edo kotsultarako email bat bidali helbide honetara: eathink2015@euskalfondoa.org

Share  Partekatu