Gaurkotasun EAThink

Euskal irakasleak Mendebaldeko Saharako errefuxiatu kanpamenduetan

20 Aza 2018

Euskal irakasle talde batek orain gutxi egindako bidaia liluragarria kontatu digute, Hezkuntzan gizartearen eraldaketa sustatzeko giltzarri den esperientzia.

Euskal irakasleen eta Ingurugelako ordezkaritza batek Mendebaldeko Saharako errefuxiatu kanpamenduetako egoera ezagutzeko aukera izan du 2018ko irailean EAThink proiektuari esker. Elikaduraren ingurukoak ezagutzera joan badira ere (elikagai eskuragarritasuna, elikadura subiranotasunerako erronkak eta zailtasunak, etab.), gatazka politikoaren ondorioz pairatu beharreko bizi-baldintza gogorrak eta horri aurre egiteko antolakuntza ezagutzeko aukera izan dute. Guztia Euskal Fondoak saharar herriarekin duen lankidetza estua medio.

2018-2019 ikasturtean zehar ekimen ugari egingo dituzte irakasle hauek ikasleekin batera, baita Ingurugelen bitartez gainerako hezkuntza zentroaten ere. Bien bitartean bota begirada bat bidaia honen inguruan irakasleek beraiek egidako kronikari: Mendebaldeko Saharako errefuxiatu kanpamenduak 2018 - Bidaia koadernoa.

Hezkuntzaren bidez Gizarte Eraldaketa ahalbidetzeko Garapenerako Lankidetza Agentziaren (H)ABIAN 2030 estrategiaren baitan kokatuta dago EAThink proiektua bera eta egindako bidaia hau ere. Egitasmo honen inguruko informazio gehiago hemen.

Share  Partekatu