Gaurkotasun EAThink

EAThink proiektuaren webgune berria: material didaktikoa, ekimenak, deialdiak? eta askoz gehiago!

10 Ots 2018

EAThink proiektuak aurrera egingo du 2019 bitartean, Europako beste herrialdeekin egindako bidea behin amaituta. Webgune berri honekin, aurretik sortutako eta aurrera bidean sortuko den material eta informazio guztia Euskal irakasle eta teknikarien esku egotea bermatu nahi da.

Euskal Fondoaren webgunean txertatuta topatuko duzue EAThink webgune berria. Sartu hasiera orrialdeko EAThink logoan klikatuz edo hurrengo helbidetik: http://www.euskalfondoa.org/eu/eathink

Zer topatuko duzu EAThink webgunean?

  • Helburuak: proiektuaren jatorri, helburu eta nondik-norakoen berri izango duzu.
  • Ekintzak: Proiektuaren ekintza guztien berri izango duzu atal honetan. Tailerrak gauzatzeko baldintzak eta eskaerak, ikas-unitateak sortu eta erabiltzeko erremintak, ekintza osagarriak gauzatzeko laguntzak, EAThink erakusketa zuen ikastetxera eramateko baliabideak eta irakasleentzako formazioak.
  • Ikas-unitate eta material didaktikoa: 2015etik hona sortutako material didaktiko guztia eskuragarri izango duzu hemen. Zein material erabili topatzea inoiz baino errazago izango zaizu, maila eta ikasgai ezberdinen curriculumaren arabera banatuta topatuko duzu eta.

Albisteak: EAThink proiektuak martxan jartzen dituen ekimen eta ekintza guztien berri izango duzu atal honetan, baita beste ikastetxeek gauzatzen dituzten ekintzen berri ere.

Share  Partekatu