Gaurkotasun Euskal fondoa

Abian da EAThink bideo laburren lehiaketa

02 Aza 2016

“Zer jan, hura izan. Jasangarria al da gure elikadura eredua?” lelopean EUSKAL FONDOA - EAThink proiektuaren bideo laburren lehiaketa abian da!!

Animatu zure ikaskideak eta aurkeztu zaitezte!!

Zer egin behar da? Oso erraza da: 30 segundoko bideo bat. Bideo honen helburua gazteen artean, eta gizartean oro har, elikadura ohitura jasangarriak eta errespetuzkoak sustatzea izango da, gaur egungo kontsumo ereduak sorten dituen ondorioak ezagutaraziz edo alternatiba jasangarriak sustatuz. Lehentasuneko hainbat gai proposatzen dira: kontsumo arduratsua, elikatzeko eskubideak edo elikadurari loturiko hondakinen sorrera.

Ikusi ezazu guk egindako adibide-bideoa!! Egin klik HEMEN.

Nor aurkeztu daiteke? Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako, DBH osoko eta batxilergoko ikasleak (ikasgela osoa, irakaslearen ardurapean).

Zein da saria? Hiru sari daude bideo irabazlearentzat:

1/ Ikasgela osoarentzat Sastarrain Baserri Eskola bi eguneko egonaldi bat.

2/ Bideoaren produkzio profesionala eta honen zabalpena.

3/ Europa mailako EAThink bideo lehiaketan parte hartzea.

Eta sari gehiago ere egongo dira!!

Noiz? Denbora duzue, lasai! Otsailaren 27a arte duzue bideoak bidaltzeko, baina lehenbailehen izen ematea gomendatzen dizuegu!

Oinarriak: eathink-bideo-lehiaketa_oinarriak

Izen ematea: eathink2015@euskalfondoa.org

Informazio gehiago hani baduzu sakatu HEMEN

Share  Partekatu