Gaurkotasun Euskal fondoa

Euskal Fondoak Gasteizen ospatuko du bere XXI Ohiko Batzar Orokorra

14 Mar 2017

Datorren martxoak 25ean, BIBAT museoan (Aiztogile kalea, 54. Bendañako Jauregiaren ondoan) egingo da.

Batzar Orokorra da EUSKAL FONDOAren organo gorena. Gaur egun, Asoziazioko kide diren 114 erakundeetako ordezkariek osatzen dute.

Ekitaldiari 11:30etan emango zaio hasiera, Abanto-Zierbenako alkate eta Elkarteko lehendakari Maite Etxebarria buru delarik; 2016 urteari dagokion ekitaldiko jardueren balantzea eta 2017ko Lan-Plangintzaren onespena izango dira gai zerrendako puntu nagusiak.

Share  Partekatu