Gaurkotasun Euskal fondoa

Hobekuntza lanak Tipitapako kaleetan

10 Ots 2017

2017ko urtarrilaren 29an, Tipitapako Udalak (Nikaragua), Euskal Fondoaren laguntzarekin Ana Virginia auzoan burutu duen Euri-urak drainatzeko eta saneamendurako lanak Tipitapako hirigunearen hego-mendebaldean. IV fasea egitasmoaren inaugurazio ekitaldia ospatu zen. Ondorioz, osasungarritasunean eta bizi-kalitatean zuzeneko onura jasoko dute bertako 2.469 bizilagunek.

Lanei esker euri-drainatzeko 298 metro lineal, isurtze-ura hartzeko tiradera bikoitzeko 20 hustubide, 6 euri erregistro-putzu eta galtzada-harrizko 307 metro lineal kale eraiki dira.

Ekitaldian, Cesar Vasquez alkateak, Udalbatzak eta onuradunek euskal udalen lankidetza eskertu zuten proiektu honen aldeko eginiko ahaleginagatik, baita urte askotan jarraian egindako guztiagatik ere. Bertako talde kulturalek ere parte hartu zuten.

Tipitapa Managuako metropoli-aldeko udalerri bat da, landa gunetatik datorren immigrazioaren hartzailea, jende metaketa-maila handiarekin, indize altuko pobrezia estrukturalarekin, degradazio sozialarekin eta uholdeek eragindako zaurgarritasun altuarekin.

Mende honen hasieran udalaren hiri-plangintza diseinatu zenetik, Euskal Fondoak hainbat urtetan kale nagusiak eta bere euri-drainatze sistemak sendotzearen alde ari da jardunean, populazioarentzat era seguruan diseinatutako hazkunde-zonetan. Osasungarritasunean eta pertsonen bizi-kalitatean zuzenean eragin den hobekuntzak, etxeetan, dendetan eta enpresa txikietan inbertsio pribatua areagotzea ekarri du.

Share  Partekatu