Gaurkotasun Euskal fondoa

Ur eta Saneamendu zerbitzuak eskaintzen dituzten erakundeen arteko nazioarteko trukea

06 Ira 2018

Topaketa San Jose hirian (Costa Rica) abuztuaren 28 eta 30 bitartean burutu zen, bertako Akueduktuetako eta Estolderietako Institutua (AyA) erakunde anfitrioi izan zelarik.

Gasteizko Urak S.A.-ko (AMVISA), Costa Ricako Akueduktuetako eta Estolderietako Institutuko (AyA) eta El Salvadorreko Akueduktuetako eta Estolderietako Administrazioa Nazionaleko (ANDA) ordezkariek parte hartu zuten.

Ekitaldiak Euskal Herriko ur eta saneamendu zerbitzuen kudeaketa esperientziak partekatzeko balio izan zuen, bereziki Gasteizen AMVISAk duen Ura eta Saneamendu Eskaria Kudeatzeko Plana ezagutarazteko. 

Erdialdeko Amerikako Eskualdean ikuspegi berritzaile bat eman nahi da ezagutzera, zerbitzuen erabilera- eta kudeaketa-kultura berri bat sustatzeko ildoak abian jarritakoan lortutako eskariaren murrizketan oinarrituta; neurri eta praktika onekin batera, ildo hauek enpresan bertan eta onuradunen artean txertatzen dira.

Baliabide finantzario eskasak eta klima-aldaketaren ondorioz uraren erabilgarritasunaren gaineko presio handiak zuzenean eragiten duten Eskualdean ikuspegi praktikan jartzeak suposatzen duen erronkaren jabe izanik, enpresak bat datoz bere zerbitzuen jasangarritasuna epe ertain eta luzean bermatzeko eredu horretara igarotzen hasi beharko direla seinalatzeko orduan.

ANDAk eta AyAk bere herrialdeetako ur- eta saneamendu- sektorearen karakterizazio orokorra aurkeztu eta zerbitzuen prestaziorako erronka nagusiak partekatu zituzten.

Azkenik, Los Tajoseko Ur Hondakinen Tratamendurako Zentrala bisitatu zuten, herrialdeko ur-araztegi handiena eta San Joseko hirigunean estimatutako populazioaren % 65ari zerbitzua eskaintzen diona.

Jarduera Euskadiren eta Erdialdeko Amerikaren arteko Uraren eta saneamenduaren arloko erakunde-arteko programaren baitan burutu da; aipatutako erakunde amerikarren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren (URA), Lankidetzarako Tokiko Erakundeen Elkartearen (EUSKAL FONDOA), Gasteizko Udalaren, Bilboko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Aldundiaren, Uraren Euskal Agentziaren (URA) eta  Gasteizko Urak S.A.ren (AMVISA) artean sustatutako ekimen bat da.

Share  Partekatu