Organigrama

Bulego Teknikoa

Euskal Fondoaren egoitza Donostiako Aieteko Jauregia. Aiete Pasealekua 65 - 2. 20009-n dago kokatuta. Euskal Fondoaren azpiegitura teknikoa lau profesionalez osaturiko lan talde bat da; Lan Plangintzan onartutako eta Zuzendaritza Batzordeak erabakitako betebeharren ardura dute.

MANAGUAKO BULEGO TEKNIKOA

Euskal Fondoak lehen bulego teknikoa Managuan 1997. urtean ireki zuen; Ertamerika, Mexiko eta Kariben burutzen diren jardueren jarraipena da bere xedea. Gaur egun Fons Català eta Fons Mallorquík dituzten Bulegoekin batera dihardu.

Bulego Teknikoak bertako herritarrekin harreman estuagoa mantentzen laguntzen du, benetako premiak hobe ezagutzeko aukera emanez; era berean, kudeaketa-gastu txikiagoz proiektuen funtzionamenduari buruz informazio eguneratua lortzen laguntzen du.

Bulegoaren helburuak:

  • Fondoen ordezkaritza, banakakoa zein taldekoa, zonalde hauetan.
  • Martxan diren egitasmoen jarraipena eta ebaluaketa.
  • Tokiko komunitate eta sare ezberdinekin zuzeneko harremana, beren beharrak ezagutu ahal izateko.

SAHARA KOORDINAZIO UNITATEA

2003. urteaz gero Euskal Fondoaren egoitzan Sahara Koordinazio Unitateak dihardu. Eusko Jaurlaritza eta Euskal Fondoaren artean finantzatzen den koordinazio unitate hau, Euskal Fondoaren ohiko dinamika eta funtzionamenduan integratu da.

Share  Partekatu