PROIEKTUAK: El Salvador

Edateko ura eramatea San Jose La Montaña auzunera, La Hachadura kantonamenduan

San Francisco Menendez. Ahuachapan Departamendua. 2018

Helburua

La Hachadura kantonamenduko San Jose de la Montaña auzunetako etxeetara edateko ura eramatea, auzotarren bizi-kalitatea eta osasuna hobetzeko.

Laburpena

100 m3-ko banaketa-tanga bat egitea, linea elektrikoa hobetzea, energia elektrikoko azpi-estazio bat egitea (37.5 KVA-ko transformadorea) eta 10 HP-ko ponpatze-ekipo bat jartzea; inpelentzia-hodien 10 km eta 3”, 2 1/2”, 2”, 1 ½” eta 1”-ko pvc jr jartzea; etxeetan 188 hartune eta horiei dagozkien neurgailu txikiak jartzea; zikloi-bilbeko perimetro-itxitura egitea iturburuan (putzu zulatua) eta 100 metro kubikoko biltegi- eta banaketa-tangan.

Onuradunak

715 pertsona (%45 emakumeak eta %55 gizonak).

Share  Partekatu