PROIEKTUAK: El Salvador

Uraren eta saneamenduaren arloko erakunde-arteko programa. Euskadi ? Erdialdeko Amerika. II fasea

El Salvador - Costa Rica 2018-2020

ANDA (El Salvador) / AYA (Costa Rica) / Anamorosgo Udala / Yucuaiquíngo Udala-(a)k burutua

Helburuak

El Salvador herrialdeko ANDA - Administración Nacional de Acueductos y Alcantarillados  erakundearen eta Costa Ricako AYA - Instituto Costarricense de Acueductos y Alcantarillados erakundearen kudeaketa tekniko, operatibo, administratibo eta finantzariorako gaitasunak indartzea eta garatzea; El Salvadorko La Unión departamentuan dauden Anamorós eta Yucuaiquín udalerrien hiriguneetan bizi diren pertsonek ura eta saneamendua izateko duten eskubidea bermatzen laguntzea, iraunkortasunaren eta genero-ekitatearen alderdiak zainduta

Laburpena

Hobetu ondoren, lanean ari dira, Anamoros eta Yucuauquín udalerrietako hiriguneetan, edateko ura hornitzeko bi sistema, eta bi sistema horien bidez, hiriguneetako herritarren edateko ura jarraian eta kantitate eta kalitate egokian dutela bermatzen da.  Berdintasuneko, ekitateko eta ingurumen-iraunkortasuneko estrategiak indartu dira udalerrietan. Osasunaren alorreko udal-unitateekin koordinatuta, uraren, oinarrizko saneamenduaren eta higiene pertsonalaren gaineko informazioko, komunikazioko eta heziketako programa bat abiatu Anamoros eta Yucuaiquin udalerrietako familiekin eta ikastetxeekin.

 

Kudeaketaren eta finantza-iraunkortasunaren adierazleen gaineko jakintza eta gaitasunak handitu dituzte ANDA eta AYA erakundeen talde kudeatzaileek, eta beren efizientzia eta lan instituzionala hobetzeko tresnak inplementatu dituzte. Eragiketak kudeatzeko eta plangintzak egiteko tresna eta baliabide tekniko berriak dituzte, ur- eta saneamendu-zerbitzuen kalitatea eta iraunkortasuna handitzeko El Salvador eta Costa Rica herrialdeetan. Emakumeei lehentasuna emanda, gaikuntza eman zaie ANDA eta AYA erakundeetako funtzionarioei eta lantalde teknikoei; ondorioz, ur- eta saneamendu-zerbitzuen plangintza eta kudeaketa iraunkorrak egiteko behar diren ezagutza tekniko espezializatuak handitu eta eguneratu dituzte.

 

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Ura Ur Agentziaren, foru-aldundien, udalen eta uraren sektoreko enpresen laguntzarekin abiatu da proiektu hau

Onuradunak

5.452 pertsona (%57 emakumeak eta %43 gizonak); ANDA eta AYA erakundeen lantalde kudeatzaileetako 250 pertsona

Share  Partekatu