PROIEKTUAK: Mendebaldeko Sahara

Giza eskubideen urraketei aurre egitekorakoan eragina areagotzeko ikerketa eta ahalmenen garapena Mendebaldeko Saharan. III fasea

Mendebaldeko Sahara

HEGOA Institutoa (EHU)-(a)k burutua

Helburua

Mendebaldeko Saharan giza eskubideen gainean eragiteko estrategia bat bultzatzea eta lantzea, eta horretarako, ikerketak egitea giza eskubideak urratu zaizkien biktimekin, ikerketa horien emaitzak zabaltzea eta Giza Eskubideen aldeko Saharako Batzorde Nazionalaren (CONASADH) gaikuntza indartzea

Laburpena

Atxiloketa arbitrarioen eremuan, Mendebaldeko Sahara okupatuan modu arbitrarioan atxilotuak izan diren pertsonen datu-base bat diseinatuko eta inplementatuko da. CODESA erakundeak kudeatuko du datu-base hori, eta datu-baseko informazioa baliatuta, Atxiloketa Arbitrarioen Txosten bat egingo da, giza eskubideen nazioarteko erakundeen mekanismoetara jotzeko.

 

Desagertze behartuen eremuan, datu-base bat eguneratuko da. AFAPREDESA erakundeak kudeatzen du datu-base hori, saharar errefuxiatuen kanpamenduetan. Sortzen den informazio berria Mendebaldeko Saharan urratutako giza eskubideen Infografian irauliko da.

 

Marokoren indarkeria politikoaren biktimei eta biktimen senideei laguntza eta aholkularitza juridikoa emateko, gune egonkor bat jarriko da abian El Aaiun okupatuan. ASVDH erakundeak kudeatuko du.

 

Ekintza horiek iraungo dutela ziurtatzeko, atxiloketa arbitrarioen eta desagerketa behartuen gaineko prestakuntza emango zaie ASVDH, CODESA eta AFAPREDESA erakundeei, giza eskubideen urraketa-kasuak dokumentatzeko, sistematizatzeko eta salatzeko gaitasunak indar ditzaten.

 

Interbentzioa egiteko, Carlos Martín Beristainen eta gaian adituak diren espezialisten lantalde baten aholkularitza dugu.

Onuradunak

Zuzenean: 4.795 pertsona; zeharka: 27.000 pertsona.

Share  Partekatu