PROIEKTUAK: Mendebaldeko Sahara

Giza laguntza Saharako errefuxiatuentzat. Garraio-azpiegituretarako laguntza - material suntsikorrak eta ordezko piezak Gazuaniko lantegirako

Tindouf. Aljeria 2015

Helburua

Garraio publikoaren sistemaren autogestioa hobetzea, Tinduf inguruko kanpamentuetako errefuxiatuen oinarrizko beharrizanak betetzeko.

Laburpena

  • Ibilgailuen mantentze-lanetarako beharrezko material suntsikorrak eta matxurarik ohikoenak konpontzeko ordezko piezak ematea.
  • Bertako teknikariak prestatzea: matxura elektronikoak diagnostikatzeko ikastaroa.
  • Administrazioko langileei laguntza ematea, Gazuaniko biltegiaren administrazioa eta kudeaketa berrantolatzeko.

Proiektu hori Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz egingo da.

Irudiak ikusteko sakatu HEMEN

Onuradunak

errefuxiatuak; bertako teknikariak.

Share  Partekatu