PROIEKTUAK: Mendebaldeko Sahara

Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan garraio-azpiegitura laguntzea. Kudeaketa-elektronikoko ibilgailuen lantegia

Tinduf. Aljeria 2015-2016

Helburua

Garraio publikoaren sistemaren autogestioa hobetzea, Tinduf inguruko kanpamentuetako errefuxiatuen oinarrizko beharrizanak betetzeko.

Laburpena

Proiektuak MLRSra eta Garraio Ministeriora atxikitako ibilgailu arin eta pisutsuak mantendu eta konpontzeko katea sendotzen du.

Horretarako, kudeaketa elektronikorako tailer bat jarri da martxan. Bertan, beharrezko ekipo teknologikoak jarri dira eta tokiko langileak prestatu dira, horien gaitasunak eta ezagutzak sendotuz, eta kanpoko herrialdeekiko mendekotasuna murriztuz.

Proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz egingo da.

Irudiak ikusteko sakatu HEMEN

Onuradunak

180.000 pertsona (%60 emakume - %40 gizon); bertako teknikariak

Share  Partekatu