PROIEKTUAK: Nicaragua

Cruz Verde komunitateko ur edangarriaren sistema hobetzea

San Carlos. Río San Juan Departamendua. 2019

ASODELCO eta San Carlosko Udala-(a)k burutua

Helburuak

ur edangarriaren kantitatea, kalitatea eta iraunkortasuna hobetzea Cruz Verde landa-komunitatean; bertan bizi direnen higieneko, osasuneko eta ingurumeneko baldintzak hobetzea.

Laburpena

Edateko ura hornitzeko sistema hobetzea (ur-iturri gehiago lortzea, bulkatzeko lerroaren zati bat aldatzea eta 5.260 metro eraikitzea banaketa-sarean, 20 metro kubikoko ur-depositua eta perimetro hesia eraikitzea, bi putzu komunitario zulatzea, eta etxeetan 175 neurgiailu ezartzea); saneamendu-sistema (sektoreak) hobetzea (lehorrean ongarritzeko 15 familia-komun, iragazketako ur grisak tratatzeko 10 putzu eta 10 sukalde hobetu egitea); Ur Edangarrirako eta Saneamendurako Komiteek lan eta kudeaketa egokia egiteko duten gaitasuna handitzea; emakumeen parte-hartzea eta ahalduntzea indartzea autogestio komunitarioaren eta komunitatearen familia-kudeaketan.

Onuradunak

973 pertsona (%48% emakumeak  eta %52 gizonak)

Share  Partekatu