PROIEKTUAK: Nicaragua

Euri-urak drainatzeko ubide trapezoidal baten 400 metro lineal eraikitzea, hormigoi indartuzkoa. Solidaridad auzoa. I. fasea.

Tipitapa. Managuako Departamendua 2018-2019

Helburuak

Haurrek eta egoera ahulean dauden pertsonek sabeleko eta arnas aparatuko gaixotasun gutxiago izatea, auzoko emakumeek adierazi duten lehentasun bati erantzuteko; euriek sor ditzaketen kalteak prebenitzea; oinezkoen mugitzeko aukerak hobetzea, garraio kolektiboak eta selektiboak irisgarri egitea eta hondakin solidoak tratatzea eta garraiatzea.

Laburpena

Villa Solidaridad auzotik igarotzen den ubideko ibilguan gertatzen diren uholdeak prebenitzea drainatze-lan baten bidez; zehazki, ubide trapezoidal baten 400 metro lineal egitea, hormigoi indartukoa eta burdina korrugatuaren 3/8”-ko parrilla izango duena. Etxeetako hustubideekin konektatuta izango da, eta sarrerako areka-kanaletak izango ditu, ubidearen ondotik igarotzen diren kaleetako jariatze-urak jasotzeko.

Irudiak ikusteko sakatu HEMEN

Onuradunak

6.890 pertsona (%51 emakumeak eta %49 gizonak)

Share  Partekatu