PROIEKTUAK: Nicaragua

Galtzada-harrizko zoladuraren 415,6 metro lineal eta areka eta nasen 80 metro lineal egitea Barrios Unidos auzoan

Somoto. Madriz departamendua 2018

Somotoko Udala-(a)k burutua

Helburuak

Herritarren ingurumen- eta osasun-baldintzak hobetzea; 18. sektorean eta 14. sektorearen ondoan bizi diren herritarren etxebizitzak egoera seguruan izatea; kaleetan oinezkoak eta autoak ibiltzeko baldintzak hobetzea.

Laburpena

Galtzada-harrizko zoladuraren 415,6 metro lineal eta areka eta nasen 80 metro lineal egitea Barrios Unidos auzoan, Somoto hiriaren aldirietan. Jarraipena emango zaio ondoko eremuetan dagoen galtzada-harrizko soladurari, eta horrek hobetu egingo du ibilgaluen zirkulazioa, urten ubideratzea eta eremu horren guztiaren saneamendua. Eremu horretan bizi diren herritarrak izango dira lanen onuradunak, baina baita lehen hezkuntzako ikastetxeko, aurreskolako eta osasun-zentroko erabiltzaileak ere.

Onuradunak

2.040 familia (10.812 pertsona, gutxi gorabehera).

Share  Partekatu