PROIEKTUAK: Nicaragua

Ur edangarriko eta saneamenduko sistemak hobetzea Las Azucenas San Carlos komunitatean

San Carlos. Rio San Juan departamendua 2018

Helburuak

Ur edangarriaren kantitatea, kalitatea eta iraunkortasuna hobetzea Las Azuzenas landa-komunitatean. Las Azuzenas landa-komunitatean bizi diren 50 familien higieneko, osasuneko eta ingurumeneko baldintzak hobetzea.

Laburpena

 Edateko ura hornitzeko sistema hobetzea (putzua zulatzea eta ekipamendua osatzea, ur-depositua egitea, bulkatzeko lerroaren 575 metro egitea eta 5.260 metro eraikitzea banaketa-sarean, etxeetan 235 hartune egitea); saneamendu-sistema (sektoreak) hobetzea (lehorrean ongarritzeko 20 familia-komun, iragazketako ur grisak tratatzeko 15 putzu eta 15 sukalde hobetu egitea); Ur Edangarrirako eta Saneamendurako Komiteek lan eta kudeaketa egokia egiteko duten gaitasuna handitzea; emakumeen parte-hartzea eta ahalduntzea indartzea autogestio komunitarioaren eta komunitatearen familia-kudeaketan.

Onuradunak

2.036 pertsona (%51 emakumeak eta %49 gizonak)

Share  Partekatu