Gaurkotasun sahara

Bueltan da oporrak bakean 2017

10 Ots 2017

Kaixo lagun:

Mezu honen bidez 2017ko Oporrak Bakean programako kanpaina aurkeztu nahi dizuegu.

Aurtengo leloa BUELTAN da. Bueltan etorri, bueltan joan, bueltan Mendebaldeko Saharara, buelta eman saharar banderari, buelta eman egoerari.... Ikusten duzuenez oso kontzeptu zabala da. Bakoitzaren eskuetan izango da leloak zer sorrarazten dioen pentsatzea.

Gaurtik hasi eta apirilak 1 arteko tarte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 100 harrera familia berri animatu behar ditugu programan parte hartzera. Hori lortuz gero, 2016ko programan gurera etorritako haur kopuru bera etorriko litzateke aurten ere. Badakigu 100 familia asko direla, baina jakin badakigu gutako bakoitza aktibatu eta bila hasi ezkero helburua errez beteko dugula.

Aurtengo kanpañak kartel bat du, denok erabiltzeko moduan eskuragarri dago eta bakoitzak nahi duen eran pertsonalizatzeko tarte bat du (elkarteko eta udaletxeetako kontaktuak jarri, bileretako hitzorduak...).Bestetik ia 8 aste iraungo duen kanpaña honek, ostiralero difusiorako argazki bat kaleratuko du. Astero washap, facebook, twiter... eta ahalik eta sare sozial gehienetan zabaldu beharreko argazkiak.

Bukatzeko mesede bat eskatu nahi dizuegu: kanpañak irauten duen bitartean zuen perfiletako argazkiei buelta ematea. Ekintza honek gure kontaktuen arridura sortuko duela uste dugulako eta arridura horren atzean harrea familia bat egon daitekeelako, Animo eta eman BUELTA.

Iazko udan gure artean egondako haur saharar kopuru bera BUELTAN etorri dadin, apirilak 1 baino lehen 100 harrera familia berri lortu behar ditugulako, BUELTAN da Oporrak Bakean 2017 kanpaina.

OPORRAK BAKEAN LAN TALDEA

Share  Partekatu