Jarduerak

Inaurora

Genero-berdintasunaren ikuspegitik garapenerako lankidetza bultzatzen duen komunikazio integraleko proiektua

Guztion garapena ikusmiran, aldaketa sozialak burutzen dituzten partaidetza ekintzak bultzatzen ditugu. Aurorarena bezalako istorioak kontatzen ditugu, bizi-baldintzen hobekuntza posible dela tinko sinetsiz

InAurora Euskal Fondoak INCIDE tokiko erakundearekin lankidetzan duen proiektu baten barne sortzen da: “Alta Verapazeko udal-kudeaketan emakume eta gizonen arteko berdintasun ikuspegia uztartzeko gaitasun instituzionalen sendotzea” da Guatemalan garatutako proiektu honen izena.

Honen barnean, Alta Verapazeko departamentuan emakumeek bizi dituzten bidegabekeriak azaltzen dituen Aurora dokumentala burutu zen. Aurorak landa-komunitateetan egiten du lan, txotxongiloen proiektu batean. Gazte talde batekin batera eta bere txotxongiloen bitartez, emakumeek pairatzen dituzten desberdintasunak kontatzen ditu, pertsona eta –bereziki– emakume gisa dituzten eskubideen inguruko gogoeta sortzeko.

Dokumentalaren filmaketa bukatzean, Aurorak bere bizipena kontatzeko erabiltzen duen txotxongiloa eman zigun. Auroraren elkartasun keinuak genero-desberdintasunen aurkako borroka globala dela ulertarazi zigun eta hemen ere beste esperientzia batzuen eskutik ikasi, entzun, kontatu, pentsatu eta jardun behar dugula.

Keinu hau InAurora Kanpainaren ardatza bilakatu zen. Harrezkero:

  • Mundu zabaleko 120 gaztek baino gehiagok hartu zuten parte proiektuan, “Auroraren Keinua” ekimena bitarteko; hala, ekintza sinboliko horren bitartez, Auroraren txotxongiloa antzeratu zuten beren eskuekin eta haren esaldia berritu zuten: “Ez naiz txotxongiloa, emakumea naiz, nire eskubideak ditut, askea naiz”.
  • Katia Cardenal abeslari nikaraguarra espresuki konposatutako Aurora abestiarekin kanpaina murgildu zen.
  • Genero arloko desoreken aurka nork bere aldetik edo taldean egindako borrokaren konpromiso eta bizipenen berri eman digute gizarte, politika edo kultura arloko pertsona eta talde garrantzitsuek.
  • Bilboko Alhondigan InAurora Topaketa egin zen, 2013ko abenduaren 10ean, Giza Eskubideen nazioarteko egunarekin egokituz.
  • Ak´Wank Lasterketa Guatemalako Emakumeen Eskubideen aldeko korrikaldia eta Behobia-Donostia korrika lasterketa ezaguna senidetu ziren.

Kanpainaren laburpena​ ikusteko sakatu HEMEN

Share  Partekatu