Jarduerak

«S kubora», hiru letra: hiru hondartza

«S kubora» edo «S al cubo» lelopean eta mezu baten inguruan: Saharar haurrak gure hondartzetan jolasten dira, haien hondartzak okupatuak dauden bitartean eta kanpamenduetan 48 ºCko gutxieneko tenperaturan jasaten dituztelako udaran.

Urtero, 400 Saharar haur etortzen dira Euskadira udako hilabeteetan Oporrak Bakean programaren barnean. Hona datoz, Tindufeko kanpamentutako tenperatura altuetatik ihesi eta Maroko eta Mauritaniak okupatutako herri honen egoera latza alde batera utzi eta bake tarte bat izateko.Errealitate horretaz jabetzeko asmoz, Euskal Fondoak, Euskadiko Lankidetzarako Erakundeen Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia, Zarautz eta Zumaiako Udaletxeen laguntzarekin, Gondolin Klub eta beste zenbait elkarteek SOS, «S kubora», «S al cubo» ekimena eta kontzientzia kanpaina aurrera eraman zuten 2012ko udaran.

Share  Partekatu