Jarduerak

Uskut

Hassanieraz uskut hitzak isiltasuna esan nahi du; proiektu honek egin eta sustatu nahi duenaren guztiz kontrakoa.

Ikus-entzunezko ekoizpenaren bidez Saharako arazoaren inguruko isiltasun hori apurtu nahi dugu.

  • Bideoaren bitartez Euskal Fondoak Sahara Koordinazio Unitatearen eskutik martxan dituen proiektuak sistematizatu nahi ditugu.
  • SEADeko Informazio Ministerioko arduradun lantalde bat prestatu nahi dugu ikus-entzunezkoen lengoaian, Mendebaldeko Saharari buruzko informazio objektiboa zabaltzeko.
  • Lankidetzarako lotura zuzen bat zabaldu nahi dugu Saharako langileen eta Euskal Fondoaren artean sortutako ikus-entzunezkoak egiteko, editatzeko, postproduzitzeko eta banatzeko.

Share  Partekatu