a) 3. artikuluan adierazitako helburuak lortzeko lan egin nahi duten eta Asoziazioari beren laguntza ematen dieten pertsona juridiko, publiko nahiz pribatu guztiak izan daitezke entitate laguntzaileak. Laguntzaile izendapena Zuzendaritza-Batzordeak egingo du, edota Batzarkideen heren baten eskariak.
b) Entitate laguntzaileak, diru-ordainketa egin eta urte betez izango dira asoziaziokide, eta baldintza berdinak betez gero, hurrengo urteetan ere jarraituko dute.
c) Zuzendaritza Batzordeak zenbait laguntzaileen presentzia eska dezake Aholkularitza Kontseilu baten osaketarako.
d) Entitate laguntzaileek, Batzar Orokorrean hitzez bai baina botorik gabe parte hartzea izango dute.