I. atala. Izena, helburuak, helbidea eta lurralde-eremua.
II. atala. Gobernu eta administrazio organoak.
III. atala. Kideez.
IV. atala. Laguntzaileez.
V. atala. Ondare eta finantzez.
VI. atala. Estatutuen eraldaketaz.
VII. atala. Desegiteaz.
Xedapen iragankorrak.
VI. Estatutuen eraldaketaz.
35. Art. Estatutuen eraldaketa Zuzendaritza Batzordearen ekimenez, edota izena emandako bazkideen bi herenek hala eskatuta egin ahal izango da. Nolahai ere, Zuzendaritza Batzordeak hiru bazkideez osatutako Ponentzia izandatuko du, haiek ezarritakoari jarraiki, eraldaketa-proiektua idazteko. Zuzendaritza Batzordeak proiektuaren amaiera-data finkatuko du.
36. Art. Eraldaketa-proeiktua finkatutako epean bukatu ondoren, Lehendakariak burutzen den lehen Zuzendaritza Batzordeko gai-zerrendan sartuko du, eta Batzorde honek proiektua onartu ala atzera botako du, Ponentziari itzuli edo azterketa berria egin dezan.
Onartuko balitz, Zuzendaritza Batzordeak hurrengo Ez Ohiko Batzar Orokorreko gai-zerrendan sartzea erabakiko luke, edota ondorio horietarako Batzarra deitzea.
37. Art. Batzarraren deialdiari Estatutuen eraldaketarako testua erantsiko zaio, bazkideek idazkaritzara egoki deritzoten emendakinak igorri ahalizan ditzaten, eta Batzar Orokorrari emendakin horien berri emango zaio, beti ere bilkura baino zortzi egun lehenago Idazkaritzaren esku badaude.
Emendakinak indibidualki nahiz taldeka adierazi ahal izango dira, idatziz egingo dira eta beste testu alternatibo bat proposatuko dute.