Euskal Fondoa > Lan plangintza

Lan plangintza

2012rako lan-egitasmoa

 

Esku-hartze ildo nagusiak

- Proiektuak esku-hartzean lehentasuna duten herrialdeetan: Nikaragua, Guatemala, El Salvador, Kuba eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa - SEAD.

- Prestakuntza-jarduerak egitea eta koordinazio-sareetan parte hartzea.

- EAEn sentsibilizazio-jarduerak eta hedapen- eta sustapen-jarduerak egitea.

Proiektuak esku-hartzean lehentasuna duten herrialdeetan

NIKARAGUA


 

Fondo berriztagarrien zabaltzea El Raman

          74.404,12  

Euri-urak drainatzeko eta saneamendurako lanak Tipitapako hirigunearen hego-mendabaldean

        134.408,60  

Hondakin Uren Sistema sendotzeko lanak San Carlos hiriko III zonaldean

          75.268,82  

Etxeen arteko saneamendu loturak eta hondakin uren sistema babesteko lanak San Carlos hirian

          58.939,00  

Norberak eraikitako 120 etxebizitza Somoton

        116.383,59  

GUATEMALA


 

San Jose La Pasion auzoa edateko urez hornitzeko grabitate bidezko sistema bat eraikitzea . Chahal

          83.333,33  

San Jose Purulan 3 km landa-bide birgaitzea . Fray Bartolomé de Las Casas

          77.060,93  

Edateko ur hornidura Raxruhako hirigunean

        112.007,17  

Alta Verapaz departamenduan erakunde-gaitasuna indartzea, udal-kudeaketan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna kontuan har dezaten

        106.977,42  

EL SALVADOR


 

Ur hornidura sistemaren finkapena Segundo Montes Komunitatean

        158.024,04  

Hondakin solidoen osoko kudeaketarako makineria. Chalatenango

        161.290,32  

KUBA


 

Adineko helduentzat babestutako egoitzak sortzea Habana Hiriko erdigune historikoan

        268.826,46  

SAHARA


 

Garraio-azpiegiturari laguntza. suntsikorrak eta ordezko piezak Saharako Emakumeen Batasun Nazionalarentzat eta Garraio Ministerioarentzat

        193.530,00  


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Elkartearen jarduerak eta komunikazioa

Gobernu-organoek jarduerak finantzatzeari buruz hartutako erabakiaren arabera, aurrekontu-ekarpenen %2ko kanona aplikatzen zaie Euskal Fondoaren proiektuei. Diru-kopuru horrekin, Elkartearen gizarte-sentsibilizazioko jarduerak egin ahal izatea bermatzen da.
Hauek dira programatutako jarduera nagusietako batzuk:

Hauteskundeak behatzeko misioak
Lankidetzako eta sentsibilizazioko beste hainbat jardueraren osagarri, Euskal Fondoako zenbait ordezkaritzak nazioarteko behaketa-misioetan parte hartuko dute El Salvadorren (martxoan) eta Nikaraguan (azaroan), zehazki herrialde horietan egingo diren hauteskundeetan. Bisita horien bidez tokian bertan ezagutu nahi dira proiektuak, horien protagonistak eta proiektuak garatzen diren testuinguru politiko, sozial eta ekonomikoa.

Gervasio Sánchezen “Desagertuak” argazki-erakusketa.
Ahanzturaren aurkako dokumentu bat da, helburu duena Latinoamerika, Asia eta Europako hamar herrialdeetako gatazka armatuetan eta errepresio-prozesuetan desagertutako pertsonen oroimen lurperatua azaleratzea.
Euskal Fondoak koordinatuko du erakusketa ibiltari hau, eta maiatzaz geroztik erakunde bazkideen eskura egongo da, jendaurrean erakutsi nahi badute ere.

Ur eta saneamenduaren kudeaketarako nazioarteko lankidetzari buruzko III. udal-jardunaldia
Bilbon egingo da, 2012ko azken hiruhilekoan.
Aurreko ekitaldietan bezala, urari eta saneamenduari buruz nazioarteko lankidetzaren arloan egiten ari diren esperientziak ezagutzera eman nahi ditugu, eta erakundeak koordinatzeko eta elkar hartzeko harremanak ezarri.

GUGAZ 2011 ekimena
Gueñesko Udaleko Gaztedia Zerbitzuak daraman GUGAZ programak eta Euskal Fondoak Nikaraguan garatutako elkarlan-esperientziak izandako arrakastaren ondotik, Gugaz Solidarioaren ekitaldi berriaren asmoa da Meangueran (El Salvador) gazte-elkarte batek abian jarritako ekimenak bultzatzea.
Oraingoan, elkarlaneko harreman horren baitan ikus-entzunezko erreportaje bat egingo da El Salvadorren egiten ari garen jarduerei buruz. Bestalde, Euskal Fondoako ordezkaritza batek martxoan egingo duen hauteskunde-behaketa ere jasoko da, dokumental moduan.

Saharar herriaren giza eskubideen aldeko jarduerak
Horien artean, hauek dira nabarmenenak:
- HEGOA institutuko ikerketa-talde batek Sahara okupatuko giza eskubideen egoerari buruz ondutako txostenaren aurkezpena
- Giza eskubideen aldeko saharar aktibistei laguntzeko ekimenak, haien lekukotasunaren bidez edota argazki erakusketak (“Hodeien seme-alabak”) zein arte-erakusketak (Miren Gonzálezen “SOS Sahara”) koordinatuz.

El Salvadorreko ordezkaritza insituzional baten bisita

AMUCHADES Hondakin Solidoen Kudeaketa Integralerako Chalatenangoko Udalen Elkarteko erakundeen esperientziak elkartrukatzeko misio batean parte hartuko dute 2012ko apirilean, EAEko erakunde publikoek hondakin solidoen kudeaketa integral iraunkorraren arloan izan dituzten esperientziak ezagutzeko asmoz.

Ordezkaritza instituzionala

Euskal Fondoak bere gain hartzen dituen udal-lankidetzako ordezkaritza-jarduerak hainbat mailatakoak dira, eta helburu hauek dituzte:
-Eusko Jaurlaritzarekiko lankidetza-harremana sendotzea, besteak beste Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluan eta Garapenerako Lankidetzaren Erakunde arteko Batzordean parte hartuz eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin batera programak finantzatzeko hitzarmenak zehaztuz eta kudeatuz.
- Foru-aldundiek Euskal Fondoan duten parte-hartzea eta Elkartearekin duten lankidetza-harremana sendotzea. 
Elkartea indartzea bere kideen partaidetza aktiboaren bidez eta erakunde gehiago erakarriz.
- Lankidetzarako eta Elkatasunerako Fondoen Konfederazioren jardueretan parte hartzea

- EAEn udal-lankidetzaren esparruan dugun presentzia mantendu eta bultzatzea, beste eragin-eremu batzuetan indar handiagoa izateko; esaterako, aldebiko lankidetzan, erakunde aldeaniztunetan, lankidetzarako hiri-sareetan, GGKEetan eta elkartegintzako beste mugimendu batzuetan. 

Pribazitate politika
Erabilpen baldintzak

Aieteko jauregi Aiete Pasalekua, 65 20018 Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 428 508 Fax: 943 429 385