Lankidetza eta Elkartasun Fondoen Konfederazioa koordinaziorako eta baterako ordezkaritzarako esparrua da: Espainiako Estatuko Lankidetza eta Elkartasun Fondoen interes komunei eragiten dien gaien koordinaziorako eta baterako ordezkaritzarako, hain zuzen.
Fondoen Konfederazioa 1995eko irailean sortu zen, Fondoen planteamendu asko bat zetozelako, nahiz eta lurralde bakoitzean bakoitzak bere sorrera arrazoiak izan eta, beraz, bakoitzak bere izaera izan. Horregatik, sorreratik bertatik, koordinatuta baina erabateko independentziaz lan egitea hitzartu zen. Gaur egun, orain artean Estatuan sortutako 9 Fondoek osatzen dute Fondoen Konfederazioa; hauek dira, osaera dataren arabera zerrendatuta:
- Fons Catalá de Cooperació al Desenvolupament
(1986).
- Euskal Fondoa - Asociación de Entidades Locales Vascas
Cooperantes (1988-96).
- Fons Valencia per la Solidaritat (1992).
- Fons
Mallorquí de Solidaritat in Cooperació (1993).
- Fons Menorquí de Cooperació (1993)
- Fondo Gallego de Cooperación
e Solidariedade (1997).
- Fons Pitiús de Cooperació
(1999).
- Fondo Andaluz de Municipios para la Solidaridad
Internacional (2000).
- Fondo Extremeño Local de Cooperación al Desarrollo
(2002).