Lurraldearteko Batzordea herri erakundeen, autonomia erakundeen eta erakunde zentralen ordezkaritza organoa da, Espainiar Estatuko garapenerako lankidetza politikak koordinatzeko. Zuzenbide esparrua Batzordearen osaera eta funtzioak ezartzen dituen araudiaren 4. artikuluak arautzen du (BOE, 13. zenb., 22/2000 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa).
Euskal Fondoak ordezkari bat du batzorde horretan. Fondoen Konfederazioko gainerako 6 kideekin batera, Batzordearen ordezkaritza osatzen du.