Direktorioa
SEADekin harremana duten euskal udalerrien direktorio bat egitea.
Lankidetza edota sentsibilizazioa
Hau da SKUk eskaintzen duen jarduera nagusia: Euskal Fondoaren eta nahi duten udalen artean baterako lankidetza proiektuak egitea.

Helburua finantzaketa sendoa bermatzea da, saharar herri errefuxiatuarengan eraginak bikoiztuko dituzten proiektu garrantzitsuak egiteko; bestalde, ahal den neurrian, laguntza zuzenak mugatu nahi dira; izan ere, horiek, asmo onekoak badira ere, lankidetzaren eragina murrizten dute errefuxiatutako biztanleriarengan.
Azken urteotako lan ildoei jarraiki, eta SEADeko Lankidetza arduradunek SKUri egindako eskaerari erantzunez, Garraio Ministeritzari sostengua emateko lan esparru bateratua garatzen ari gara. Honetarako garraio publikorako ibilgailuak bidaltzen ari gara (erregaia, ura, bidaiariak, administrazioa, etab. garraiatzeko), mantenu eta konponketa kudeaketa garatzen eta erregaien biltegiratzea bultzatzen.
2011 ekitaldiko lankidetza bateratua Saharar errefuxiatuen kanpamentuen garraio-azpiegitura bultzatzea proiektuaren bidez gauzatuko da.
Bestalde, eta Tindufeko kanpamendu berberetan, Saharako Emakumeen Nazio Batasuna indartzeko asmoz, Emakumeen Batasun Nazionala eta Emakumearen Etxea indartzea Aaiungo Wilayan proiektua laguntzen da. Egitasmo hau Euskal Herriko Berdintasunerako Udal Zerbitzuak eta Saharar Herriaren aldeko Elkarteekin elkarlanean burutzen da.
SKUk, aldi berean, zubia izan nahi du euskal udalerrien elkartasunaren eta SEADeko Lankidetza Ministerioaren artean. SKUk larrialdi egoeretako laguntza proiektuak eta kanpainak koordinatzen ditu, Lankidetza Ministerioak urtero EUCOCOn aurkeztutako lehentasunen arabera.
Era berean, sentsibilizazio jarduera bateratuak egiten dira; esaterako: "Hodeien seme-alabak. Giza eskubideen egoera Mendebaldeko Saharan" AFAPREDESA elkartearen erakusketa. Hartu nahi duen erakundearen eskura dago.
Herri Saharauiaren aldeko Euskal Karabana
SKUk arreta berezia eskaini die karabanako lanei; alegia, Saharar Herriaren alde baterako karabana ezberdinak babesteko eta koordinatzeko egindako lanei. Janari eta oinarrizko bestelako gaien biltzea eta helaraztearekin errefuxiatu hauek pairatzen dituzten bizi-baldintza larriak arindu nahi dira.

Informazioa eta koordinazioa
SKUk, betiere Euskadiko Fronte Polisarioren ordezkaritzaren laguntzaz, SEADi buruzko gaietarako informazio zentroa izan nahi du: egoera politikoa, bake prozesua, “Oporrak bakean” programa, baterako lankidetza proiektuaren egoera, sentsibilizazio jarduerak, etab.
Horretarako, udalei informazio erabilgarria igortzen ari zaie, parte hartzen duten arloetan egiten dituzten lanetarako.
Web orrialde honetan Oporrak Bakean Programa egokiago kudeatzeko udalek jaso beharreko arauei buruzko argibideak lor daitezke. Era berean, SEADen aldeko euskal tokiko lankidetzari buruzko datuetara jo daiteke.
SKU, gainera, elkartasun politikoko baterako ekintzak sustatzen ari da; esaterako: mozioak onartzea, saharar errefuxiatuen kanpamentuetara eta askatutako lurraldeetara elkartasun bidaiak egitea, SEADeko herriekiko senidetzeak bultzatzea, Saharako agintariak Euskal Herrian direnean laguntzea, etab.