Aholkularitza teknikoa

Saharar Errepublika Arabe Demokratikoarekin lankidetza egiteko gomendioak

  • Herri Sahararra lagundu, materialak eta diru bitartez, errefuxiatu kanpamentuetako biziraupena bermatzeko eta autodeterminazio eskubidea lortzen laguntzeko.
  • Udala errefuxiatu sahararren kanpamentuetako daira batekin senidetu, Herri Sahararrarekiko elkartasunaren adierazle eta autodeterminazioaren eskubidearen aitortzarako ikur.
  • Senidetzea dairako biztanle eta agintariekin elkartrukeak bultzatzeko aukera bat bezala ulertu, ez zuzeneko lankidetzarako erreminta bat bezala.
  • Beste Udal eta instituzioekin batera ekintzak koordinatu.  Proiektu txiki “propioak” eta senidetutako “norbere” dairan egindako ekintzak ekiditu, Udaletxeak, dagoeneko, mantendu nahi den hitzarmen espezifiko bat daukan kasuetan izan ezik.
  • Sahararekiko lankidetza zuzena sustatu, herri honi zuzenduriko laguntzak lankidetzarako egiten diren diru-laguntzen deialdi orokorretatik ateratzen saiatuz.
  • Euskal Fondoak (Sahararako Koordinazio Unitateak) Saharan sustatutako proiektu partekatuetara gehitu.
  • Marokok okupatutako Mendebaldeko Saharako lurraldeetan giza eskubideak errespetatu egiten direla zaindu, horien bortxaketa salatuz.
  • Herri Sahararraren aldeko elkartasun ekintzetan eta Bake Plana babesteko eta bultzatzeko kanpainetan parte hartu, lanak gainerako erakunde eta udalekin koordinatuz.
  • Herritarrei Mendebaldeko Sahararen eta Herri Sahararraren egoeraz, eta Bake Prozesuaren bilakaeraren inguruko informazioa helarazi  eta sentsibilizazio ekintzak sustatu.  
  • Herritarrei Udalak Herri Sahararraren alde eta berarekin lankidetzan gauzatzen dituen proiektu eta elkartasun ekintzen informazioa helarazi.

Share  Partekatu