Gaurkotasun Euskal fondoa

Aguraingo alkate Ernesto Sainz, Euskal Fondoako presidente berria

21 Urt 2020

Lankidetzan diharduten Euskal Herriko 115 toki erakunde biltzen dituen euskal Fondoaren Batzar Orokorrak bere gobernu organoak berritu zituen joan den urtarrilaren 17an Donostiako Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean (Aieteko Jauregia) ospatutako saioan

Ekitaldiari hasiera emateko, aurreko 2015-2019 aldian garapenerako nazioarteko lankidetzaren eremuan koordinazio-, sustapen- eta kudeaketa-arloan jorratutako jardueren balantzea egin aurretik, Derioko Udalari (Bizkaia), ongietorria egin zitzaion kide berri modura.

Ondoren, 2020-2023 aldian Zuzendaritza Batzordean jardungo duten karguak izendatu ziren. Zuzendaritza organoetako ardura nagusiari dagokionez, elkartean biltzen diren sentsibilitate ezberdinak jasotzen dituen kontsentsuzko proposamenaren buru Ernesto Lanchares Aguraingo Alkatea izan zen. Horrela, 2015 urteko azaroaz gero elkarteko buru izan den Maite Etxebarria Abanto-Zierbenako Alkatearen txanda hartu du.

Bere aurkezpenean, Ernesto Sainzek beregan jarritako konfiantza eskertu zuen eta erronka nagusitzat jo zituen: agenda instituzionaletan sektoreak duen geldialdiaren testuinguru orokorrari aurre egitea, aliantza berriak eraikitzeko zailtasunak gainditzea eta erakunde bazkideen partaidetza aktiboa sustatzea; eta, aldi berean, zeregin honetan tokiko gobernu gehitzen saiatzea.

Irudiak ikusteko, sakatu HEMEN

Share  Partekatu