Gaurkotasun Euskal fondoa

Beasaingo Udala Euskal Fondoan sartu da

21 Urt 2015

Erabakia 2014ko abenduaren 18an egindako bileran hartu zuen Udalbatza Osoak

Elkartearen helburuak kontutan izanik eta Euskal Fondoak garapen bidean dauden herriekin lankidetzan languntza bermatzen duelakoan, akordiak erabaki hauek jasotzen ditu:

  • 2015eko urtarrilaren 1etk udala Euskal Fondoan sartzea.    
  • Lankidetza proiektuen finantzaketari dagokion %70eko ekarpena erakundeari egitea.

Gipuzkoako lurraldearen barruan kokatuta dagoen udalerria da. Hiruburutik, Donostiatik, 42 kilometrora dago, Oria ibaiaren arroan. Udalerria sei biztanle-gunetan banatuta dago: hirigunea, biztanle gehienak bertan direla, Arriaran, Astigarreta eta Gudugarretako auzoak, eta Aratz-Matxinbenta eta Garingo Elizateak.

Gaur egun 12.986 biztanle daude.

Badira legealdi batzuk Beasaingo Udalak lankidetza egitarau ezberdinei bere aurrekontuko %1a zuzentzen duela: garatze bidean dauden herrialdeekin lankidetza proiektuen finantzaketa (kopuruaren %70a); ekintza gizatiarrentzako larrialdietarako laguntzak (%15a); garatze bidean dauden edo zoritxarren bat jasan duten herrialdeetatik datozen haurren denboraldirako harrera programa (%7a); Beasaingo gezte laguntzaileentzat bekak (%8a).

Share  Partekatu