Gaurkotasun Euskal fondoa

Bideoaktibismoa GAZTENPATIAn: garapenerako lankidetzan komunikatzen

19 Mai 2020

Oraindik ez al dakizu formatu eta tresna digitalek zer aukera ematen dituzten ikus-entzunezkoa esku hartze eta gizarte mobilizazioko arma gisa erabiltzeko?

Eman izena online bidezko tailer honetan. Tresna horiek erabiltzen ikasteaz gain, praktikan jartzeko aukera izan eta ikus-entzunezko eta transmedia pieza batzuk sor ditzakezu, eta UPV/EHUk Euskal Fondoarekin burutzen duen Gaztenpatia Programaren parte izango den azken lankidetza proiektuan ere parte har dezakezu.

 

Ikastaro honetan nazioartean ospe handia duten komunikazio profesionalek parte hartuko dute,  Mikel Ayestaranek, besteak beste.

 

Aukera hau galduko al duzu?

 

Izena emateko: Izen ematea doakoa izango da baina nahitaezkoa Garapenerako UPV/EHUko Lankidetza Bulegoaren web gunearen bitartez https://www.ehu.eus/eu/web/oficop/videoactivismo-gaztenpatia

 

Iraupena: 37.5 h (hautazko 1.5 kreditu baliozkotu ahal izango da)

 

Noiz emango den: 2020ko ekainaren 1etik 26ra bitartean.

Modalitatea: Online.  eGelapi (https://egelapi.ehu.eus/) plataforma birtualaren bidez.

 

Norentzat:  Bideoaktibismoan eta Garapenerako Unibertsitate Lankidetzan hasi eta Gaztenpatia programan parte hartu nahi duten Gizarte eta Komunikazio Zientzien adarreko graduko eta graduondoko ikasleentzat. Arlo horretan interesa duten beste gradu batzuetako ikasleak ere ongi etorriak izango dira. Plaza kopurua mugatua da.

 

Ikastaroaren egitaraua

 

 

 

Share  Partekatu