Gaurkotasun Euskal fondoa

Bilboko Udalak eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Garapenerako Lankidetza proiektuetan batera lan egiteko duten kolaborazioa berritu dute

27 Api 2015

Lankidetza garatuko den esku-hartze esparrua Garapenerako Milurtekoko Helburuak lortzeko NBEko Programaren 7. helburuko 10. helburuaren barruan sartzen diren proiektuetan zehazten da; hauek, Bilboko Udalaren finantziazio osoa eta partziala daukaten proiektuak behar dute izan eta Bilboko Udaleko Garapenerako Lankidetzako Plan Gidarietan lehentasunezkotzat jotzen diren herri edo gune geografikoak xede dutenak

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Bilboko Udalari laguntza teknikoa emango dio proiektuak balioetsi, jarraitu eta ebaluatzeko; tokian tokiko mailan zein nazioarteko mailan, ezagutza teknikoak eta kudeaketa ezagutzak trukatzea xede duten ekintzetan parte hartuko du, erakunde eta pertsonen gaitasuna areagotzeko, euren garapen propioa sustatu dezaten; eta tokian tokiko mailan zein nazioarteko mailan, gaikuntza-, sentsibilizazio- eta prestakuntza-jardueretan laguntza eskainiko du, hau da, lankidetza jasotzen duten herri eta herrialdeetako pertsonen baliabideak eta erakunde-esparruaren kudeatze- gaitasuna sendotzea xede duten ekintzetan.

Bilboko Udalak garapenerako lankidetza jasoko duten komunitateen baliabideak hobetzea xede duten proiektuak finantzatzeko kredituak eta diru-laguntzak emateaz gain, eta gaikuntza-, sentsibilizazio- eta prestakuntza-jarduerak ere finantzatuko ditu; dokumentazioa, informazioa eta tokian tokiko bisitak egitea ahalbidetuko ditu, laguntza teknikoa emateko beharrezkoak badira; eta kasu bada, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren langileen joan-etorriak eta ostatuak ordainduko ditu.

2015 urteari begira erabakitako Plan Operatiboak EUSKAL FONDOAren eta I-STEPS Ekimenaren (UNDP) bitartez gauzatutako Ur Hornidura eta Saneamendu gaietan eragina duten proposamenen laguntza du ardatz.

Euskal Fondoarekin erabakitako egitasmoak Raxruhan (Guatemala), Suchitoton (El Salvador) eta Arambala, Perquin, El Rosario, Torola eta San Fernando udalerriek osatzen dute Morazango Iparraldeko mikroeskualdean (El Salvador) kokatzen dira.

I-STEPS Ekimena lankidetza deszentralizatuaren esparruan bikaintasun- egitasmoak eta akzioak gauzatzeko Nazio Batuen Garapenerako Programak (UNDP) sustatutako esperientzia pilotua da. Bilboko Udalak Ekuadorren eta Libanon, Bartzelonako Udalarekin, Milango Udalarekin eta Garapenerako Euskal Agentziarekin (Eusko Jaurlaritza) batera sustatzen dituen prozesuetan zehaztuko da Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren laguntza.

Share  Partekatu