Gaurkotasun Euskal fondoa

Edateko uraren eta saneamenduaren herri-sistemen kudeaketarako esperientziak trukatzea AYA (Costa Rica) eta Euskadi arteko lankidetza hitzarmenaren barruan

26 Ots 2020

Otsailaren 17 eta 18an, Gipuzkoako Ur Partzuergoko bi espezialistek beren ur eta saneamendu zerbitzuen  kudeaketan dituzten esperientziak partekatu zituzten, bai eta elkarteen alderdi instituzionalak eta antolatzaileak, inbertsio eredua, funtzionamendua eta zerbitzu iraunkorrak ere.

Costa Ricako Akueduktuetako eta Estolderietako (AyA) Institutuko funtzionarioek, bere presidente Yamileth Astorga buru dutela, ASADASek edo Akueduktu Komunitarioak eta Estolderia Sistemak garatutako komunitatearen kudeaketa eredua  eman zuten aditzera  eta trukaketa harreman hauek tarteko beren gaitasunak hobetzeko borondatea erakutsi zuten.

Jarduera Euskadiren eta Erdialdeko Amerikaren arteko Uraren eta saneamenduaren arloko erakunde-arteko programaren baitan burutu da; aipatutako erakunde amerikarren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren (URA), Lankidetzarako Tokiko Erakundeen Elkartearen (EUSKAL FONDOA), Gasteizko Udalaren, Bilboko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Aldundiaren, Uraren Euskal Agentziaren (URA) eta  Gasteizko Urak S.A.ren (AMVISA) artean sustatutako ekimen bat da.

Share  Partekatu