Gaurkotasun Euskal fondoa

EDLS jardunaldia. Kultura eta 2030 Agenda

13 Aza 2020

Datorren 2020ko azaroaren 19an, Garapenerako lankidetzaren Euskal Agentziak, Euskal Fondoak eta Getxoko Udalak jardunaldi bat antolatzen dute, Kultura (ondarea, arte-adierazpenak, hezkuntza) funtsezko elementutzat hartuta Nazio Batuek bultzatutako 2030 Agendan aurrera egiteko.

EDLS-European Days of Local Solidarity izeneko ekimenaren V edizioa da.  PLATFORMAk sustatzen du Europar Batzordearen laguntzaz. PLATFORMA Europako hiri eta erregioen sarea da, hezkuntza globalean eta nazioarteko lankidetzan aktiboki parte hartzen duten hiri eta erregioen sarea, alegia. 

Kultura Agenda 2030 eta Garapen Jasangarriko Helburuen adierazpenetik kanpo geratu bazen ere, zalantzarik gabe, kulturaren dimentsioak funtsezko elementuak hartzen ditu (ondarea, arte-adierazpenak, hezkuntza, etab.) helburu horiek lortzeko bidean aurrera egiteko. Eztabaida horri heldu nahi diogu jardunaldi honekin.

Horretarako, kulturaren eta giza garapenaren arloko erreferentziazko erakunde eta pertsonen laguntza dugu, Euskal Herritik ikuspegi eta begirada propioa eman dezaten, baina partekatzeko bokazioarekin.

EDLS jardunaldi hau Getxoko Udalaren Youtube kanalean ikus ahal izango da https://youtu.be/LeXHaCUr8Bk

Europako ekimen hori (H)ABIAN 2030aren testuinguruan kokatu nahi dugu, horixe baita gizarte eraldaketarako hezkuntzaren euskal estrategia (GEHE). Eta estrategia horrek herri erakundeei dei egiten die GEHErekin bat datozen ekintzak sustatzera, betiere erantzukizuna Garapen Iraunkorreko 2030 Agendaren helburu eta jomugekin konprometitutako euskal agenteekin partekatuz.

PROGRAMA

Aurkezpen-bideoa

Share  Partekatu