Gaurkotasun Euskal fondoa

Elkarlanean dihardugu. Pertsonen bizitzak hobetzen ditugu

15 Mai 2020

Lankidetzarako euskal agenteek kanpaina bati ekin diote lankidetzak erronka globalei erantzuteko duen gaitasuna azpimarratzeko

Iturria: Irekia

(H)ABIAN 2030 gizarte eraldaketarako hezkuntzaren euskal estrategiaren baitan, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, hiru foru-aldundiek, Euskal Fondoak, EAEko hiru hiriburuetako udalek, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, GGKEek, ikastetxeek eta komunikazio alorreko eragileek komunikazio-kanpaina bati ekin diote, COVID-19 krisialdiaren testuinguruan garapenerako lankidetza eta nazioarteko elkartasuna balioesteko amoz.

Horretarako, ikus-entzunezko hainbat material zabalduko da bi helburu nagusirekin: batetik,  herritarrek COVID-19 pandemian izandako bizipenak lankidetzaren begiradaz berrinterpretatzea eta bestetik, garapenerako lankidetzak erronka globalei erantzuteko duen balio bereizlea erakustea.

Kanpainak bi aste iraungo du. Ikus-entzunezkoak zabaltzeaz gain, komunikabideetan gure herritik kanpo pandemiaren erronkei aurre egiteko garatzen ari diren elkartasuneko ekimenak hurbiltzea izango du helburu, bizitza-istorio eta testigantzen bidez.

Sakatu HEMEN

Share  Partekatu