Gaurkotasun Euskal fondoa

Eskualdetako eta tokiko gobernu sareak Europako Batzordearekin elkartu dira lehen garapenerako lankidetza bultzatzeko

04 Ots 2015

Lehen aldiz, eskualdetako eta tokiko gobernuek eta Europako Batzordeak akordio politikoa sinatu dute, solidaritate-espirituarekin eta mundu osoan. lanean batera jarduteko konpromisoa hartuz eta guztiontzat demokrazia handiagoa, giza duintasuna, berdintasuna eta justizia lortzen laguntzen duten helburuetara heltzeko asmoarekin. 

Eskualdeko gobernu lokalek komunitate lokal erresistentziadunak eraikitzen laguntzen dute eta baita oparotasun ekonomiko eta soziala lortzen ere, ongizate kulturalarekin batera. Europako Batzordearekin lankidetzan burutu asmo ditugun programen garapena interes handiz itxaroten dugu eta gai hauetan aurrera egitea.

Urtarrilaren 28an, eskualdeetako eta gobernu lokaleko nazioarteko bost sarek Nazioarteko Lankidetzako eta Europako Batzordearen Garapeneko Zuzendaritza Nagusiarekin Asoziazio Estrategikorako lehen akordioak sinatu zituzten. Zazpi urte iraungo duen Asoziazio hau, Komisioaren eta sinatzaileen arteko akordio politikoa da; pobreziaren eta desberdintasunaren aurkako borrokarako, demokrazia eta garapen jasangarria bultzatzeko, balioetan eta helburu bateratuetan oinarritutako neurriak hartzeko konpromisoa jasotzen dira bertan.

Autoritate lokalak hiritarren hurbilenekoak dira eta erakunde publikoek zerbitzuak ematerakoan, edota  erakunde demokratikoak eta administrazio eraginkorrak ezartzeko orduan esperientzia handia eskaintzen dute. Bere legitimitate politikoarekin eta beste aktore batzuk mobilizatzeko ahalmenarekin, epe luzeko ikuspegi bat gara dezakete eta herrialde osoan gizarte inklusiboak eraikitzen lagundu. Beraz, garapen jasangarria xede duten politiketan eskualdeko eta tokiko gobernuen parte-hartze ahalbidetzeko  pauso garrantzitsua da itun berri hau; baita 2015 urtea pasa ondoren gauzatu beharreko garapen programa berrirako ere.

Sinadura ekitaldian Nazioarteko Lankidetzarako eta Garapenerako Europako Komisario Neven Mimica eta ondoren jakinarazten diren ordezkari politikoek pare hartu zuten:

  • Kadir Topba┼č, Istanbulgo Alkatea (Turkia) eta Elkartutako Hiriak eta Gobernu Lokalak. CGLU- erakundeko Lehendakaria
  • Anne Hidalgo, Pariseko Alkatea (Frantzia) eta Nazioarteko Udal Frankofonoen Elkarteko Lehendakaria.
  • Lazaros Savvides, Strovoloseko Alkatea (Chypre) eta Commonwealtheko Gobernu Lokalen Foroko kidea;
  • Khalifa Sall, Dakarreko Alkatea (Senegal) eta CGLU- Afrikako Elkartutako Hiri eta Gobernu Lokaletako Lehendakaria.
  • Annemarie Jorritsma, Almereko Alkatea (Herbehereak)  eta Europako Eskuealdeetako eta Udaletako Batzordeko Lehendakaria eta,  Euskal Fondoa parte den PLATFORMA sareko ordezkaria.

Tokiko Agintariek eta Batzordeak elkarrekin lan egingo dute helburu bateratuetara heltzeko

Datozen zazpi urteetan tokiko agintariak eta bere elkarteak lidergo-paper batean kokatuko dira. Mundu guztiko tokiko agintariak eta Batzordea zabal partekatutako balioetan, hau da, demokrazian, solidaritatean, berdintasunean eta justizian oinarritutako helburu berak garapeneko alorrean lortzeko bere indarrak elkartzea ahalbidetuko du.

Benetan, garapen-politikak definitzeko, erronka osoei laguntzeko eta nazioarteko programa tokian toki garatzeko izaki erregulatzaile bezala udalek, hiriek eta eskualdeek duten papera aitortzen du akordioak. Zentzu honetan, akordioak Europako Batzordearen "herri bazkideen autoritate lokalei autonomia handiagoa ematea” izeneko Komunikazioaren[1] zehaztasuna irudikatzen du; Europako Batasunak 2013an hartutakoa eta autoritate lokalen ahaleginak eta munduan zehar garapenerako bere ekarpena aitortzen dituena.

Ekimen egokia

Bost sareak bat etorri dira  akordioa une egokienean iristen dela adierazteko orduan.  Batetik, 2015a urte berezia izango da garapenerako, garapen jasangarrirako helburu berriak hartzearekin markatuta egongo denez gero. Bestalde, 2015a Garapenerako Urte Europarra ere bada, EBren Kanpo Harremanei eta munduan  Europak duen paperari eskainitako lehen urtea. Azkenik, klima-aldaketaren kontrako borrokarako 2015 urtea erabakigarria izango da Parisen abenduan ospatuko den Aldeen Konferentziarekin (21 COP). Gertaera hau tokiko agintariek kide diren beste herrietan  bere garapen potentziala eta ingurumenarekiko partekatutako konpromisoa erakusteko abagunea da.

 

[1] Europako Batzordearen Komunikazioa:  http://bit.ly/18us2wd

Share  Partekatu