Gaurkotasun Euskal fondoa

Euskal Fondoak bere urteko lan plana onartu du

26 Mar 2021

Ostiral honetan, 2021eko martxoaren 26an, Ohiko XXV. Batzar Orokorra egin du Donostiako Aiete Jauregian

Bilkura telematikoki jarraitu ere ahal izan da; bertan, Aguraingo alkate Ernesto Sainz Lanchares buru zela, 2020. urteari dagokion ekitaldiaren jarduera balantzea egin zen.

COVID krisiaren ondorioz, proiektuak gauzatzeko zailtasun operatibo handiagoa izan da, eta aurreikusitako finantzaketa apur bat murriztu da. Hala eta guztiz ere, 2.271.803,81 euro bideratu dira nazioarteko lankidetza-proiektuak eta programak gauzatzera, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, hiru foru-aldundiek eta Europako hainbat erakundek elkarrekin egindako ahaleginaren ondorioz.

Lankidetza modalitate honetan, egitasmoen aholkularitza, azterketa eta jarraipen lanetan baliabide teknikoek -udal zerbitzuak eta kanpoko laguntzaileak- parte hartu izanak duen balio erantsia nabarmendu liteke.

Nazioarteko lankidetzaren eta elkartasunaren alde sustatutako ekimenak aurkeztu dira, euskal erakundeen konpromiso gisa, COVID-19ren krisiaren testuinguruan egungo erronka gainditzeko.

Era berean, batzarrean, Lezamako (Bizkaia) Udalaren eta Bastidako (Araba) Udalaren atxikimendua berretsi zen, guztira 117 erakunde elkartuz.

Aurtengo ekitaldirako aurrekontua onartu da; guztira,  lankidetza eta eraldatze sozialerako hezkuntza ekintzetara 2.393.141,99 euroko inbertsioa bideratzea aurreikusi da.

Share  Partekatu