Gaurkotasun Euskal fondoa

Euskal Fondoak bere XIX. Batzar Orokorra ospatu du Getxon (Bizkaia)

13 Mar 2015

Lankidetzan diharduten Euskal Herriko 111 toki erakunde biltzen dituen euskal Fondoa Asoziazioak bere XIX. Batzar Orokorra ospatu joan de 2015ko martxoaren 10ean

Bertan, 2014. urteari dagokion ekitaldiaren jarduera balantzea egin da; funtsean honetan datza:

·         Garapenerako udal lankidetzaren koordinazioa eta sustapena; baita bere ordezkaritza nazioarteko foro ezberdinetan ere.

·         Nazioarteko lankidetzaren inguruko informazio eta aholkularitza eskaintza udal korporazioei.

·         Erdialdeko Amerikan (Nikaragua, Guatemala eta El Salvador) eta Kuban gauzatzen diren garapen lokalerako prozesuei laguntza.

·         Saharar Herriaren aldeko giza laguntza eta elkartasuna.

Aurrekontuari dagokionez, guztira ia 2,4 milioi euro bideratu dira lurralde hauetara bertan egitasmoak eta programak gauzatzeko; dirutza hau bere lankidetzarako laguntzaren kudeaketa Asoziazio honen esku utzi duten toki erakundeen, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, hiru Foru Aldundien eta Europako hainbat erakundeen arteko ahalegin bateratuaren emaitza izan da.

Lankidetza modalitate honetan, egitasmoen aholkularitza, azterketa eta jarraipen lanetan baliabide teknikoek –udal zerbitzuak eta kanpoko laguntzaileak- parte hartu izanak duen balio erantsia nabarmendu liteke.

Era berean, aurtengo ekitaldirako aurrekontua onartu da; guztira,  lankidetza ekintzetara antzeko inbertsioa bideratzea aurreikusi da. 

Share  Partekatu