Gaurkotasun Euskal fondoa

Euskal Fondoak bere XXIV Ohiko Batzar Orokorra ospatu zuen

23 Ira 2020

Ekitaldia 2020ko irailaren 22an egin zen Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.

Bilkura telematikoki jarraitu ere ahal izan zen; bertan, Aguraingo alkate Ernesto Sainz Lanchares buru zela, 2019. urteari dagokion ekitaldiaren jarduera balantzea egin zen; funtsean honetan datza:

  • Garapenerako udal lankidetzaren koordinazioa eta sustapena; baita bere ordezkaritza nazioarteko foro ezberdinetan ere.
  • Nazioarteko lankidetzaren inguruko informazio eta aholkularitza eskaintza udal korporazioei.
  • Erdialdeko Amerikan (Nikaragua, Guatemala, Costa Rica eta El Salvador) eta Kuban gauzatzen diren garapen lokalerako prozesuei laguntza.
  • Saharar Herriaren aldeko giza laguntza eta elkartasuna.
  • Euskal eragileek sustatutako (H)abian – Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza Estrategiaren baitan burututako hedapen eta sentsibilizazio sozialerako jarduerak.

Aurrekontuari dagokionez, guztira 2.250.387,35 euro bideratu dira lurralde hauetara bertan egitasmoak eta programak gauzatzeko; dirutza hau bere lankidetzarako laguntzaren kudeaketa Asoziazio honen esku utzi duten toki erakundeen, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, hiru Foru Aldundien eta Europako hainbat erakundeen arteko ahalegin bateratuaren emaitza izan da.

Lankidetza modalitate honetan, egitasmoen aholkularitza, azterketa eta jarraipen lanetan baliabide teknikoek –udal zerbitzuak eta kanpoko laguntzaileak- parte hartu izanak duen balio erantsia nabarmendu liteke.

Nazioarteko lankidetzaren eta elkartasunaren alde sustatutako ekimenak aurkeztu dira, euskal erakundeen konpromiso gisa, COVID-19ren krisiaren testuinguruan egungo erronka gainditzeko.

Era berean, 2020-2023 aldirako ildo estrategikoak onartu dira eta aurtengo ekitaldirako aurrekontua onartu da; guztira,  lankidetza eta eraldatze sozialerako hezkuntza ekintzetara 2.321.905,25 euroko inbertsioa bideratzea aurreikusi da.

Share  Partekatu