Gaurkotasun Euskal fondoa

Euskal Fondoaren 2020ko lankidetza egitasmoak onartu dira

01 Api 2020

COVID-19 pandemiari aurre egiteko neurrien bilakaera dela eta Euskal Fondoaren Ohiko Batzar Orokorra ezin izan da ospatu aurreikusita zegoen datan (2020ko martxoak 14).

Hala ere, Zuzendaritza Batzordeko hiru alderdi politikoen adostasuna lortu ondoren (EAJ, EH Bildu, PSE-EE) eta erakundearen funtzionamendua ahalik eta gutxien kaltetzeko 2020rako lankidetza proiektuen proposamena onartzea erabaki da.

Esku-hartzeen ildo nagusiak mantentzen dira:

·       Proiektuak esku-hartzea lehentasunezkoa den herrialdeetan: Nikaragua, Guatemala, El Salvador, Kuba eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa - SEAD.

·       Prestakuntza-jarduerak egitea eta koordinazio-sareetan parte hartzea.

·       EAEn sentsibilizazio-jarduerak eta hedapen- eta sustapen-jarduerak egitea.

Nazioarteko lankidetza proiektuei dagokionean, 21 proposamenetako batzuk zenbait urtetarako dira, zonalde edo lurralde berean epe luzean esku hartzeko; tartean, Uraren eta Saneamenduaren arloko Euskadiren eta Erdialdeko Amerikaren arteko Lankidetzarako Erakundeen arteko Programa (2018-2020) hirugarren urtea hasi dugu, El Salvadorreko bi udalerritako oinarrizko azpiegiturak, eta El Salvador, Costa Rica eta Euskadiko eragile publikoen arteko laguntza eta elkartruke teknikoarekin, zerbitzuen kudeaketa hobetzeko, ardatz nagusi diren aldetik. Egitasmo guzti hauen sinopsiak ezagutzeko sakatu HEMEN.

Arlo akademikoan, 2020/2021 ikasturteko GAZTeNPATIA programaren V. edizioa azpimarratu nahi dugu: UPV/EHUko 8 ikastegitako 35 ikaslek Guatemala, El Salvador eta Kolonbiako zenbait udalerritan egingo dituzte praktikak edo GRALak.

Mendebaldeko Saharan, eutsi egiten zaie errefuxiatuen kanpalekuetako garraio publikoaren azpiegiturei laguntzeko, bai eta saharar gizartean emakumearen zeregina indartzeko, komunikazio-tresnak hobetzeko eta Giza Eskubideak babesteko esku-hartzeen ardatzei eta konpromisoari (salaketa, memoria eta Marokorekiko gatazkaren biktimen ordaina azpimarratuz). Horrez gain, erakundeen arteko lana koordinatzen eta elkartasunezko euskal mugimenduak gauzatzen dituen askotariko ekimenak (karabana, Oporrak Bakean, kanpainak, tokiko jarduerak, etab.) babesten jarraituko dugu.

Share  Partekatu