Gaurkotasun Euskal fondoa

"For a Glass of Water" kanpaina aintzat hartu dute nazioartean

17 Mar 2015

Euskal Fondoaren InAurora plataformak eta Pool de Trainers erakundeak (El Salvador) garatu dute.

Nazio Batuek Sendain (Japonian) antolatu duten 2015ko Hondamenen aurreko Arrisku Murriztapenaren gaineko Munduko Konferentzian Baso Bete Ur - FaGoW kanpainaren aitorpena egin da, ekimen berritzaile bezala eta garapenerako komunikazioko praktika egoki bezala.

2014ko maiatzetik, ura giza eskubide bezala aldarrikatzea ardatz duen ekimen hau erakunde desberdinek bultzatu dute. Horrela, Euskal Fondoa beraz gain, Nikaraguako Europar Batasunaren ordezkaritzak, CORDAID-k (Holanda), Waterschap Noorderzijlvest-k (Holanda), ACRA-CCS-k (Italia) eta Fons Catalák parte hartzen dute.

Info gehiago HEMEN

Share  Partekatu