Gaurkotasun Euskal fondoa

Habanan arreta sozialerako zerbitzuak indartzeko elkarlanean dihardugu

23 Abe 2019

2002tik Euskal Fondoa Habana Zaharrean arreta sozialeko programa desberdinak laguntzen ditu, Habana Hiriko Historialariaren Bulegoko (OHcH) Gai Humanitarioko Zuzendaritzaren bitartez

Oraintsu, OHcH-ak kolaborazio-erlazio honen esparruan garatu diren jardueretako urteroko balantzea eman du; zehazki, txostena 2016an martxan jarri zuen programako hirugarren faseari dagokio eta hiru eremu hartzen ditu kontuan:

  • Heldu nagusi edo adinekoen arreta integrala.
  • Heziketa premia bereziak dituzten pertsonen arreta.
  • Arriskuan diren haurdunentzat ospitaleratze zerbitzuak

Adinekoen Arreta Integralerako Programak gaur egun 509 pertsonei laguntza ematen die (420 emakume eta 89 gizon), arreta sistemaren egoitza ezberdinetan:

  • 2 Eguneko zentro: Belen eta San Agustin.
  • 4 aitona-amonen elkarte Egoitza Babestuetan: Cuba eta Muralla, Habana 620, Paula 109-111 eta San Ignacio 255.
  • 4 Egoitza Babestu: Cuba eta Muralla, Habana 620, Paula 109-111 eta San Ignacio 255.
  • 2 Adinekoen Barnetegi edo Zaharren egoitza: Belen eta China.

Belengo Komentu zaharrean eta Auzo Txinatarrean kokatutako Zaharren egoitzetako egoiliarrei eskaintzen zaien arreta espezializatuaren indartzearekin posiblea izan da menpekotasuna duten 35 adineko pertsonen bizi-baldintzak eta ongizatea hobetzea. Helburu honen lorpenerako, inportazio-prozesuen bidez hornikuntza medikoa, altzariak eta osasuneko lehentasunezko artikuluak jaso ziren (erabili eta botatzeko troxak, zarakarren aurkako lastairak edo koltxoiak, dutxa-aulkiak, gurpil-aulkiak, taka-takak, makuluak, bastoiak, etab.

Bestalde, Quinta de Los Molinos-en heziketa-behar bereziak dituzten pertsonentzako garatzen den arreta-programa indartu da; ondare historikoa duen “Udako Etxea”  eraikinaren beheko solairuan 4 areto izango dituen proiektu tekniko-betearazlea landu da, hau da, heziketa-behar bereziak dituzten pertsonekin lan egiteko gunea.

Heziketa-behar berezia (Down Sindromea, buruko atzerapena eta autismoa) duten gazteekin jarduera eta lantegiak sostengatzeko gaiak eta ekipamenduak erosi dira; Bizitza Independenteko Lantegiko klase erakusgarrien bidez, talde honek lortutako aurrerapenak nabarmendu dituzte; Historialariaren Bulegoko arduradunak eta espezialistak gaitasunak lortzen joan daitezen ezgaitasunarekin erlazionatutako gaineko akademikoekin eta nazio-adituekin mintegi zikloa bat burutu da; emaitzak publikoki erakutsi dira ekitaldi desberdinen bidez, esaterako,  psikoballet-taldearen lanak edo eskulanetako, pinturako eta argazkigintzako erakusketa desberdinak.

2019ko urtarrilaren 25, ostirala, ez zen ohiko eran hasi Quinta de los Molinosen. Guraso talde bat  bere seme-alabekin hurbildu zen egoitzara, gertaera oso berezi baten protagonistak izateko zirrararekin.. Entrenamendu-hilabete neketsuen eta ahalegin pertsonal, familiar eta instituzional baten ondoren, prestakuntza-tailerretatik zetozen ez-gaitasun intelektuala duten lau gaztek, erakundeko langile bihurtuko zituen Lan Trebakuntzako Kontratua sinatu zuten. Zalantzarik gabe, lan munduan ezgaitasunaren bat duten pertsonen txertatzearen historian mugarri bat Kuban.

Halaber, Habana Zaharreko “Leonor Perez Cabrera” Ama-Haurren Etxean udalerrian arriskuan diren haurdunenei eskaintzen zaizkien ospitaleratze eta arreta-mediku espezializatuko zerbitzuak hobetzeko behar diren hornigaiak eta altzariak erosi dira.

Ekimen hauek Abanto-Zierbenako, Donostiako, Burgeluko, Larrabetzuko, Lasarte-Oriako, Legazpiko, Legorretako, Urnietako, Urretxuko, Usurbilgo, Gasteizko Udalen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa izan dute.

Share  Partekatu