Gaurkotasun Euskal fondoa

IV Gaztenpatia topaketa

11 Ots 2020

2020ko otsailaren 3 eta 5 bitartean, Gaztenpatia Topaketaren IV edizioa ospatu zen Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan, 2018-2019 ikasturtean garatutako esperientziaren emaitzen aurkezpenarekin. UPV/Euskal Herriko Unibertsitateko komunitatearen eskutik.

Gaztenpatia Euskal Fondoak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta IKAIKA Media komunikazio taldeak sortu zuten, unibertsitateko ikasleek Euskal Fondoak  hainbat garapen bidean diren herrialdetan dituen erakunde eta elkarte bazkideek lantzen dituzten proiektuetan egin ditzaten praktikak, curriculumekoak nahiz curriculumaz kanpokoak, eta gradu amaierako lanak. Ikaika Media komunikazio taldeak ere parte hartzen du.

Ikasleek eta irakasleek aurkezpen eta lan mahaien bidez partekatu ahal izan dituzte edizio honetan gonbidatutako tokiko koordinatzaileen laguntzarekin: Guatemalako INCIDE Fundazioaren Carlos Maldonado eta Inocenta Macz alde batetik, eta El Salvadorreko Walter Claros eta Nory Hernández, Morazango Segundo Montes Komunitateko ordezkariak  bestetik.

Ikus BIDEOA

Share  Partekatu