Gaurkotasun Euskal fondoa

Konfinamendutik, planeta osoko haurrek mundu ezberdin bat eskatzen dute

25 Api 2020

Kalera atera ezinik, aldaketak nahi dituzte eta planeta bidezkoago eta iraunkorrago baten alde egin dute Lankidetza eta Elkartasun Fondoen Konfederazioaren "Change The World & play" kanpainan.

Lankidetza eta Elkartasun Fondoen Konfederazioak "Change The World & play" kaleratu du larunbata honetan, apirilak 25. Mundu osoko haurrek parte hartzen duten ikus-entzunezko kanpaina honek haurrek aire zabaleko jolasaz gozatzeko duten oinarrizko eskubidea aldarrikatzen du, eta aldaketak eskatzen ditu mundu-ereduan. Ekimenak planeta osoko haurrak egiten ari diren ahalegina azpimarratu nahi du, COVID19aren ondorioz etxean geratuz, kaleetan jolas egiteari uko eginez eta aire zabalean jolasteko oinarrizko eskubide bat alboratuz. Alde guztietako haurrek ahalegin hori egiten dute, baina, trukean, konfinamendua amaitzen denean, mundua eraldatzea eta benetako aldaketa bat egitea eskatzen dute, planetako puntu guztietan ekitate handienarekin jolasten jarraitu ahal izateko.

Ikus-entzunezko sorkuntza sentikor honetan mundu guztiko hainbat herritako haurrek parte hartzen dute. Etxe barrutik, haur horietako bakoitzak jolasaren garrantzia eta eredu globalean aldaketa sakon baten beharra azaltzen du, besteak beste, haur gisa dituzten eskubideak zainduko dituena. Irudiak euren familiek grabatu dituzte eta whatsapp bidez edo posta elektronikoz bidali dituzte. IKAIKA MEDIAk sortu du 3 minutuko ikus-entzunezko hau.

Bideoa ikusteko sakatu HEMEN

Share  Partekatu