Gaurkotasun Euskal fondoa

Mohamed Abdelazizek eta Carlos Martin Beristainek 2015eko Gernika saria jasoko dute

21 Api 2015

Datorren igandean, apirilak 26, , “Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko Gernika Sariak” banatuko dira Gernikako Lizeo Antzokian. Aurtengo sarituak POLISARIO Fronteko idazkari orokor eta SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren presidente Mohamed Abdelaziz eta Carlos Martin Beristain doktorea dira. 

Horrela, Mendebaldeko Saharan bakea lortzeko egiten duen lana aitortuko zaio Abdelazizi;  Martin Beristain mediku eta soziologoari aldiz, biolentziaren biktimei laguntzeko egindako lana.

Share  Partekatu